Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Hitzordua eskatu edo ezeztatu

Zer da?

Aurretiko hitzorduaren zerbitzura jotzea Iruñeko Udaleko zenbait departamentutan askotariko gestioak egiteko hitzordua hartu, kontsultatu edo ezeztatzeko.

Nork egiten ahal du izapidea?

Interesa duen edozein pertsona fisiko, edo haren izenean kontsultatzen duen edonor.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Con esta opción accederá a un formulario para solicitar la cita; en él se le mostrarán los datos de identificación de su certificado digital y los datos de contacto que constan en el Ayuntamiento. Aunque reciba un mensaje de correo electrónico o SMS con una clave para posibles consultas o anulaciones futuras, podrá prescindir de ella si vuelve a acceder a este servicio con su certificado digital.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Con esta opción accederá a un formulario para solicitar la cita con sus datos personales. Una vez recibida su solicitud se le enviará un mensaje de correo electrónico o bien un SMS con una clave para posibles consultas o anulaciones futuras.

Izapide egiteko>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.

ESKAERAK EGITEKO BIDEAK:
Iruñeko Udaleko Herritarrendako Arreta Zerbitzua (010 edo 948-420100).
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Eskakizunak

Datu hauek eskatuko dira:
Gestioa egiteko zer bulegotara jo nahi den.
Zer izapide egin nahi den.
Nortasun-agiria (NANa, AIZa edo pasaportea).
Izen-abizenak.
Helbide elektronikoa edo/eta telefonoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

Aurretiko hitzordua eskatzeko ez da beharrezkoa agiriak aurkeztea.
Hitzordua eskatzeko arrazoia den izapiderako berariaz behar diren agiriak aurkeztu behar dira. Kontsultatu egin nahi duzun izapidea, horretarako zer agiri behar diren jakiteko.

Argibide gehiago

Hitzorduaren egunean, identifikazio pertsonaleko dokumentuaren jatorrizkoa aurkeztu behar da (NANa, AIZa edo pasaportea).
Hitzordua bulegora joango den pertsonaren izenean egin behar da beti, gestioak beste norbaitentzat egin behar baditu ere.

Araudia

15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, eta izaera pertsonaleko datuak kudeatzeari buruzko araudia.
2002ko abenduaren 2ko Alkatetzaren Dekretua (DAL 02-DIC-02 1/FP, izaera pertsonaleko datuak babesteko arauak Iruñeko Udalean aplikatzeari buruzkoa).
2009ko abenduaren 22ko Alkatetzaren Dekretua (DAL-22-DIC-09 1/GM, datu pertsonalak babesteari buruzko araudia 15/1999 Lege Organikoa garatzen duen Erregelamendu berrira egokitzekoa, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren arabera).

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Alkatetzako Alorra - Udal Gerentzia