Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ) - Alta - Baja - Aldaketa

Zer da?

Alta hartu, baja eman edo aldaketak egiteko eskaerak, ekonomia-jardueren gaineko zergan (EJZ - lizentzia fiskala)

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu. Hasi aurretik deskargatu eta bete orrialde honen beheko aldean aurkitu dezakezun Aitorpen-inprimakia (811 eredua-Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: Inprimaki orokorra edo 812 eredua-Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: Inprimakia alokairuetarako)

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera. Deskargatu eta bete orrialde honen beheko aldean aurkitu dezakezun Aitorpen-inprimakia (811 eredua-Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: Inprimaki orokorra edo 812 eredua-Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: Inprimakia alokairuetarako), zeina eskabidearekin batera aurkeztu behar baituzu.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honek behera kargatu daitezkeen agirien atal batera eramanen zaitu. Ondorio juridikoak izan ditzaten, behar dituzun agiriak inprimatu, bete eta aurkeztu beharko dituzu Zergadunendako Laguntza Bulegoan edo Iruñeko Udaleko Aurrez Aurreko Harrera Bulegoetako edozeinetan, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan (tramitazioa).
Zergaren kuota urteko ordainagiri batean igortzen da urteko bigarren seihilekoan, baina alta emanda egon den hiruhileko naturalen kuota barne hartzen du (hiruhilekoko hainbanaketa).

2021/01/1etik aurrera, aurreko urtean negozio-zifraren zenbateko garbia 1.000.000 eurotik beherakoa duten subjektu pasiboak zerga ordaintzetik salbuetsita daude. Salbuespen hori zerga ordaintzeko baino ez da; ez du salbuesten altaren, bajaren edo aldaketaren aitorpen-betebeharrak betetzetik.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 150.1 artikuluko g) letran aurreikusitako salbuespena aplikatzeko, nahitaezkoa da Negozio Zifraren Zenbateko Garbia (INCN) Nafarroako Foru Ogasunari jakinaraztea, salbu eta subjektu pasiboek aurrez zerga-aitorpen batean jakinarazi badute (PFEZa, Sozietateen gaineko Zerga edo 184 eredua, dagokionaren arabera).

F-65 ereduaren bidez aurkeztu behar dute jakinarazpen hori:
1- Negozio Zifraren Zenbateko Garbia (INCN) aurrez Nafarroako Foru Ogasunari zerga-aitorpen batean jakinarazi EZ dioten subjektu pasiboek F-65 eredua aurkeztu beharko dute urtarrilaren 1etik otsailaren 14ra bitartean, biak barne.
2- Jarduera hasten duten eta Negozio Zifraren Zenbateko Garbia (INCN) aurrez Nafarroako Foru Ogasunari jakinarazi EZ dioten zergadunek F-65 eredua aurkeztu beharko dute jarduera ekonomikoen gaineko zergaren alta-aitorpena aurkeztu eta hilabeteko epean.

Hori guztia Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 10eko 16/2022 Foru Aginduaren arabera.

Eskatzeko baldintzak

Eskaera urte osoan egin daiteke.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eredu ofizialaren araberako eskaera-inprimakia, Zergadunendako Arreta Bulegoan betetzekoa edo egoitza elektronikotik deskargatutakoa.
Jardueraren titularraren NANa edo IFZa aurkeztea (fotokopia). Eskatzailea titularra ez bada, bere NANaz gain, titularraren NANaren fotokopia eta titularraren baimena aurkeztu beharko ditu.
Jarduera egiten den lokala identifikatzea, adibidez, hiri-kontribuzioaren ordainagiriarekin (altetarako).

Argibide gehiago

TRAMITAZIO-EPEA: berehalako eragina du.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea (2/1995 Legea, martxoaren 10ekoa; BON, 36. zk., 95/3/20koa).
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren Tarifei eta Jarraibideari buruzko Foru Legea (7/1996 Legea, maiatzaren 28koa; BON, 70. zk., 96/6/10ekoa).

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Aldizkako Tributuetako Departamentua (lehen, katastroa)

Lotutako agiriak