Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ziurtagiriak, agiriak eta agiri erkatuak (IAE)

Zer da?

Konpultsa-eskaera, jarduera ekonomikoen gaineko datu-baseetan bildutako informazioari buruz. Zenbait motatakoak izan daitezke:
Jarduera ekonomikorik ez izatea.
Jarduera ekonomikoak izatea.
Jarduera ekonomikoetan alta edo baja emanda egotea.
Jarduera ekonomikoen ordainketak egunean izatea.
Ondasunen eta jarduera ekonomikoen ziurtagiri bateratua.
Informazio ekonomikoa duen beste edozein.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok, interesdun gisa.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Al pulsar sobre el enlace, si no ha accedido, accederá a su Carpeta Ciudadana para solicitar la descarga del volante. Una vez que se comprueben sus datos obtendrá al instante en su pantalla el volante firmado electrónicamente. Asimismo quedará depositado en el buzón de su carpeta ciudadana.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Estekan sakatuz gero, laguntzaile birtual batek gidatuko zaitu eta beharrezko datuak eskatuko dizkizu. Behin Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eskaera jasota, posta bidez igorriko da konpultsa titularraren zerga-helbidera, edo bestela haren errolda-helbidera.

Izapide egiteko>

Zenbatekoa

Udalaren datu-base informatikoetan dauden datuen ziurtapena: 4,00 euro.
Emateko aurrez txostenak egitea eskatzen duen ziurtapena. Txosten bakoitzeko: 23,70 euro.
Txostenak (ez ziurtagiriak) emateagatik eta kontsultei erantzuteagatik, oro har: 19,45 euro.
Gainerakoak doan (agiriak edo agiri erkatuak).

Eskatzeko baldintzak

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Zerbitzua (telefonoz - 010).
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren erregistroak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Automatikoki sortzen ez diren eta, beraz, eskuz idatzi behar diren ziurtagiri eta agiri erkatuetarako, Aldizkako Tributuetako Departamentuari zuzendutako eskaera aurkeztu behar da, eskaeraren arrazoiak adierazita eta NANa erakutsita. Eskatzailea titularra ez bada, bere NANaz gain, titularraren NANaren fotokopia eta titularraren baimena aurkeztu beharko ditu.
Automatikoki sortzen diren agiriak Zergadunendako Arreta Bulegoan eskatu eta unean bertan emango dira, eskaeraren arrazoiak adierazita eta NANa erakutsita. Eskatzailea titularra ez bada, bere NANaz gain, titularraren NANaren fotokopia eta titularraren baimena aurkeztu beharko ditu. 010ean edo Egoitza Elektronikoan ere eska daitezke.

Argibide gehiago

JASOTZEA:
Ziurtagiriak Zergadunendako Arreta Bulegoan.
Agiriak Zergadunendako Arreta Bulegoan, udalaren webgunearen eta 010 Telefono bidezko Arreta Zerbitzuaren bidez.

ERABILERA OHIKOENAK: babes ofizialeko etxebizitza, etxebizitzak birgaitzeko dirulaguntzak eskatzea, bekak eskatzea, ofiziozko abokatua eskatzea (ondasunen eta jarduera ekonomikoen baterako ziurtagiria).

AURREIKUSITAKO EPEA: berehalakoa adierazitako mota guztietan, informatizatu gabeko ekitaldi ekonomikoen datu-baseak kontsultatu behar direnean izan ezik; horietan izapidea astebete baino gutxiagoan egiten da.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea (2/1995 Legea, martxoaren 10ekoa; BON, 36. zk., 95/3/20koa).
2026ko 7. ordenantza fiskala (II. eta XII. epigrafeak).

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Aldizkako Tributuetako Departamentua (lehen, katastroa)