Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Etxebizitza apartamentu turistiko gisa erabiltzeko lizentzia-eskaera aurkeztea, edo etxebizitzako gelak alokatzea jakinaraztea.
Edozein pertsona fisiko edo juridiko, bere izenean edo hirugarren bat ordezkatuz.
Etxebizitzaren erabilera-lizentziaren espediente bakoitzeko: 631,10 euro.
Etxebizitzari lotutako jarduera: 7 euro.
Jarduera hasi aurretik, erabilera-lizentzia lortu beharko da etxebizitza osoaren kasuan, edo jakinarazpena egin gelak alokatzearen
kasuan. Etxebizitzak indarreko bizigarritasun-zedula izan behar du.
Etxebizitza osoa apartamentu turistiko gisa erabiltzen denean, eraikinaren beheko edo lehen solairuan egon behar du, bakoitzari
dagozkion mugekin. Eraikinean ezin izango da egon Behin-behineko Egoitza erabilera xehatuko establezimendu bat baino gehiago
etxebizitzekin sarbidea partekatzen duena.
Ohiko etxebizitzari lotuta turismo-helburuetarako gelak alokatzen badira, ostaturako azalera etxebizitzaren azaleraren 50%
baino txikiagoa eta 50 m2 baino txikiagoa izango da; ostatu turistikorako erabiltzen ez den etxebizitza-zatiak etxebizitzaren
gutxieneko programa bete behar du, eta jardueraren titularrak etxebizitzako bizilagunetako bat izan behar du.
Etxebizitzekin sarbidea partekatzen duten Behin-behineko Egoitza erabilera xehaturako eraikitako azaleren eta turismo-helburuetarako
gelak alokatzera bideratutako etxebizitza-zatien azaleren baturak ezin izango du 200 m2 gainditu.
Obrak egin badira, horiek egiteko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta edo lizentzia lortuta izatea.
Beste norbait ordezkatuz jardunez gero:
Pertsona fisikoa bada, ordezkatzen den pertsonaren NANaren fotokopia.
Pertsona juridikoa bada, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
Erantzukizunpeko adierazpena egiten denean, tasen autolikidazioa.
BERARIAZKO DOKUMENTAZIOA:
Erabilera-eskabidea.
«Etxebizitzako ostatu turistikoa» ereduko inprimakia, bertan adierazitako agiriekin batera.
Agiriak formatu digitalean aurkeztu behar dira.
Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen Ordenantzaren 42. artikuluaren arabera
behartuta daudenek (pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko entitateek, profesionalek, besteak beste), erregistro
elektronikoaren bidez.
OHARRA: Jabetza Horizontalari buruzko 49/1960 Legearen arabera, etxebizitza apartamentu turistiko gisa erabili nahi duen jabeak
aldez aurretik jabeen erkidegoaren berariazko onespena lortu beharko du.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke, aukeran:
Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko
epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje
Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza
Ganberari.
1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten
duena.
Udal Plana.
Alde Zaharra Babesteko eta Barne Eraberritzeko Plan Berezia.
2026ko 9. (I.6 epigrafea) eta 10. (III. epigrafea) ordenantza fiskalak.
TRAMITAZIO-EPEA: 1 hilabete.
EBAZPENA: Alorreko Zinegotzigo Ordezkaria.