Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Eraikuntzak eta lokalak erabiltzea - Jardueren irekiera, maila txikiko aisialdi-lokalak, obra-amaierako berrikusketa eta lehen erabilerak

Zer da?

Lizentzia eskatzea edo erantzukizunpeko adierazpena egitea, honako hauetarako: 1.- Jarduera kaltegabeen nahiz sailkatuen irekiera edo haiek aldatzea. 2.- Lokalen erabilera aldatzea, aisialdiko lokal txikiena barne. 3.- Eraikinak eta instalazioak lehen erabiltzea. 4.- Obra-amaierako berrikusketak aurkeztea.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridiko, bere izenean edo hirugarren bat ordezkatuz.

Zenbatekoa

JARDUERA SAILKATUETARAKO:
50 m2-ra arteko establezimendu edo instalazioak: 650 euro.
50 m2-tik gora eta 100 m2-ra artekoak: 725 euro.
100 m2-tik gora eta 250 m2-ra artekoak: 807 euro.
250 m2-tik gora eta 500 m2-ra artekoak: 932 euro.
500 m2-tik gora eta 1000 m2-ra artekoak: 1.116 euro.
1000 m2-tik gorakoak: 1.339 euro.

KALTEGABEKO JARDUERETARAKO:
Kaltegabeko jarduera irekitzea: 612 euro.
Etxebizitzako jarduera eta sailkatu gabeko jardueraren aldaketa txikiak, obrarik egin ez denean: 7,00 euro.

ERAIKINEN LEHEN ERABILERA:
Lehen erabilerako espediente bakoitzeko (eraikin osoa): 837,15 euro.
Lehen erabilerako espediente bakoitzeko (eraikineko etxebizitza bakoitzeko): 83,20 euro.
Birgaitzeari buruzko Udal Ordenantzaren laguntzei heldutako espedienteak: 11,20 euro.

ERABILERA ALDATZEA:
Erabilera aldatzeko espediente bakoitzeko: 631,10 euro.
Zenbateko hori Diruzaintzako bulegoetan, finantza-entitateetan eta webgunearen bidez ordain daiteke.

Eskatzeko baldintzak

Jarduera hasi edo eraikina, lokala edo instalazioa erabili aurretik, Erantzukizunpeko Adierazpen hau edo, hala dagokionean, lizentzia-eskaera aurkeztu beharko zaio Udalari.

Eskakizunak

Jarduera sailkatua bada, beharrezkoa da Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztea edo hura instalatzeko lizentzia eskuratzea.
Obrak egin badira, Erantzukizunpeko Adierazpena aurkeztea edo hura gauzatzeko lizentzia eskuratzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Beste norbait ordezkatuz jardunez gero:
Pertsona fisikoa bada, ordezkatzen den pertsonaren NANaren fotokopia.
Pertsona juridikoa bada, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
Erantzukizunpeko adierazpena egiten denean, tasen autolikidazioa.
Beste erakunde batzuen baimena, hala badagokio.

BERARIAZKO DOKUMENTAZIOA:
Kaltegabeko jarduerak edo jarduera sailkatuetan egindako aldaketa ez-funtsezkoak:
TOKIKO GAITASUN-EREDUAREN ziurtagiri teknikoa, obrak egin ez direnean edo obrek proiekturik edo memoria teknikorik behar izan ez dutenean.
ALDAKETA TXIKIEN GAITASUN-EREDUAREN egokitasun-aitorpena, obrak egin ez direnean edo obra txikiak direnean.
Gainerako kasuetan, OBRA-AMAIERAKO EREDUAREN ziurtagiria.

Erabilera aldatzea:
TOKIKO GAITASUN-EREDUAREN ziurtagiri teknikoa, obrak egin ez direnean edo obrek proiekturik edo memoria teknikorik behar izan ez dutenean.
Gainerako kasuetan, OBRA-AMAIERAKO EREDUAREN ziurtagiria.

Jarduera sailkatua, lehen erabilera edo obra-amaierako berrikusketa: OBRA-AMAIERAKO EREDUAREN ziurtagiri teknikoa.

Tabernen, jolas-aretoen, jatetxeen eta abarren kasuan: «Lokalaren fitxa» inprimakia, unitate izapidegilean bertan emandakoa.

Agiriak formatu digitalean aurkeztu behar dira.

Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen Ordenantzaren 42. artikuluaren arabera behartuta daudenek (pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko entitateek, profesionalek, besteak beste), erregistro elektronikoaren bidez.

Argibide gehiago

ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke, aukeran:
Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.

ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.

ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza Ganberari.

Araudia

4/05 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa (BON, 05/04/01ekoa).
35/2002 Foru Legea, abenduaren 20koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa (BON, 156. zk., 2002/11/27koa).
93/2006 Foru Dekretua, abenduaren 28koa, 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.
448/2014 Foru Agindua, 93/2006 Foru Dekretua garatzeko arauak onesten dituena.
2026ko 9. (I5 eta I6 epigrafeak) eta 10. (II. eta III. epigrafeak) ordenantza fiskalak.

TRAMITAZIO-EPEA: 1 hilabete.
EBAZPENA: Alorreko Zinegotzigo Ordezkaria.

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak

Lotutako agiriak