Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Etxebizitzaz bestelako erabilera duen lokal batean ostatu turistikoa irekitzeko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea.
Edozein pertsona fisiko edo juridiko, bere izenean edo hirugarren bat ordezkatuz.
Irekitzeko espediente bakoitzeko: 612,00 euro.
Jarduera hasi aurretik erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da.
Aurretik obrak egin badira, horiek egiteko erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta edo lizentzia lortuta izatea.
Beste norbait ordezkatuz jardunez gero:
Pertsona fisikoa bada, ordezkatzen den pertsonaren NANaren fotokopia.
Pertsona juridikoa bada, ordezkaritza egiaztatzen duen agiria.
Erantzukizunpeko adierazpena egiten denean, tasen autolikidazioa.
Beste erakunde batzuen baimena, hala badagokio.
BERARIAZKO DOKUMENTAZIOA:
Erabilera-eskabidea.
Obrak egin badira, «Obra-amaiera» ereduko ziurtagiri teknikoa.
Obrarik egin ez bada, «Tokiko gaitasuna» ereduko ziurtagiria.
Agiriak formatu digitalean aurkeztu behar dira.
Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen Ordenantzaren 42. artikuluaren arabera
behartuta daudenek (pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko entitateek, profesionalek, besteak beste), erregistro
elektronikoaren bidez.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke, aukeran:
Berraztertze-errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko
epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje
Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza
Ganberari.
1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten
duena.
Udal Plana.
Alde Zaharra Babesteko eta Barne Eraberritzeko Plan Berezia.
2026ko 10. ordenantza fiskala (II. epigrafea).
TRAMITAZIO-EPEA: 1 hilabete.
EBAZPENA: Alorreko Zinegotzigo Ordezkaria.