Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.
OK | COOKIE-POLITIKAHerritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzko ekainaren 22ko 11/2007 Legearen 18. artikuluan (pdf, 532,58 Kb) eta Lege hori alde batean garatzen duen azaroaren 6ko 1671/2009 Errege Dekretuaren 6.2i) artikuluan (pdf, 436,20 Kb) ezarritakoa betez, egoitza honen bitartez egiaztatzen ahalko da Iruñeko Udalak emandako agiriak -zeinak egiaztapen-kode seguru bidez autentifikatu baitira- osoak eta benetakoak direla.
Esku artean duzun agiria Iruñeko Udalak emandakoa dela eta jatorrizkoarekin bat datorrela egiaztatzeko, ezinbestekoa da egiaztapen-kode segurua sartzea. Kodea agiriaren lehenengo orrialdearen orri-oinean ikus dezakezu. Ondoren, klik egin Egiaztatu botoian.
Agiria Udalaren datu-baseetan aurkituz gero, haren ezaugarriak erakutsi eta ikusteko aukera izanen duzu. Ez bada aurkitzen, akatsa adierazten duen oharra ikusiko duzu, eta aukera emanen da Datuak garbitu botoian klik egiteko edo kodea berrikusi, behar dena aldatu eta berriz ere egiaztatzeko.
Hauxe zure gunea duzu, argibideak eskuratzeko, erregistro elektronikora sartzeko eta hainbat izapide egiteko.
Sartu > Zure ziurtagiri digitala eskuratzea edo Cl@ven izena emanda egotea baino ez duzu behar