Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea etxebizitzen barruko obra soilak eta fatxada eta estalkietako obra soilak jarduketa
jakinarazi gisa egiteko, Alde Zaharreko eraikinetan izan ezik, betiere dauden materialei, koloreei eta diseinuari eusten bazaie
eta eremu publikoa okupatzen ez bada.
Izapide honen bidez honako obra hauek BAKARRIK egin daitezke:
A) Etxebizitzaren barruko obra soilak:
Estaldurak eraberritzea, konpontzea, berritzea edo aldatzea.
Barruko arotzeria eta aparatu sanitarioak aldatzea edo ordeztea.
Instalazioak edo azpiegiturak konpontzea, berritzea edo aldatzea.
B) Eraikinen fatxada eta estalkietako obra soilak:
Estalkiak konpontzea eta teilak berriz jartzea.
Zorrotenak garbitzea eta ordeztea.
Fatxadak margotzea, parametroak konpontzea, fatxadako elementuak konpontzea eta ordeztea (barandak, moldurak eta antzekoak).
Kanpoko arotzeria ordeztea.
Zer egin aurreikusitako obrek ezin badute izapide hau erabili:
Jabetza pribatuan egin nahi diren obrek, izapide honi heldu ezin badiote, aurreikusitako izapide orokorrari jarraitu behar
diote: «Obrak eta/edo jarduera sailkatuak gauzatzea - Obrak egitea, jarduera sailkatua instalatzea edo aldatzea, fatxada-ereduak
onestea eta eremu publikoa okupatzea» (ikus lotutako fitxa).
Edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Esta opción le llevará a una sección de documentos descargables. Además contará con un asistente que le ayudará a rellenar la AUTOLIQUIDACIÓN.
Izapide egiteko>Aukera honek behera kargatu daitezkeen agirien atal batera eramanen zaitu. Ondorio juridikoak izan ditzaten, behar dituzun agiriak inprimatu, bete eta aurkeztu beharko dituzu Hirigintza eta Etxebizitza Alorreko Erregistro Osagarrian edo Iruñeko Udaleko Hiria Zaharberritzeko Bulegoan, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Tasa: 6,95 euro eta obraren aurrekontuaren 5%, Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergagatik (ICIO).
Zenbateko hori obrak jakinarazi aurreko autolikidazioaren bidez ordaintzen da.
Kontzeptu honetatik kanpo daude:
Ezin izango dira obra jakinarazi gisa izapidetu aldamioak paratzea, eremu publikoa okupatzea (edukiontziak izan ezik), altuerako
aldi baterako lan-prozedurak edo garabi-ibilgailuak erabiltzea eskatzen duten obrak. Ezin izango dira obra jakinarazi gisa
izapidetu katalogatutako eraikin edo elementuetako obrak ere.
AURKEZTU BEHARREKO NAHITAEZKO AGIRIAK:
Obrak jakinarazteko Iruñeko Udalak normalizatutako inprimakiko eskabidea.
Lanen deskribapen laburra.
Aurrekontu xehatua, kontu-saileka, materialak eta eskulana barne.
Tributuen autolikidazioa, eredu normalizatuaren arabera, ordainketaren egiaztagiriarekin.
Jarduketaren xede izango diren elementuen argazkiak (fatxada eta estalkietako obren kasuan bakarrik).
Agiri GUZTIAK formatu digitalean aurkeztu behar dira.
Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen Ordenantzaren 42. artikuluaren arabera
behartuta daudenek (pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko entitateek, profesionalek, besteak beste), erregistro
elektronikoaren bidez.
Ezin izango dira jarduketa jakinarazi gisa egin aldamioak paratzea eta eremu publikoa edozein modutan okupatzea eskatzen duten obrak (edukiontziak izan ezik, edukiontziak paratzeko araudia betez).
LEGEZKO ARAUDIA:
2026ko 3. eta 9. ordenantza fiskalak (I.3 epigrafea).
Obra Txikien Hirigintza Lizentziak arautzen dituen Udal Ordenantza (BON, 2007/05/23koa).
23/2011 Foru Dekretua, martxoaren 28koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituena.
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.