Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Errolda - Gizarte-erroldatzea eskatzea

Zer da?

Iruñeko udalerrian bizi diren eta kalean edo infraetxebizitzetan (etxabeak, trastelekuak, furgonetak...) bizi diren pertsonentzako erroldatze soziala eskatzea.

Nork egiten ahal du izapidea?

Pertsona fisiko interesduna.
Adingabeen kasuan, aita, ama edo legezko tutorea, ordezkari gisa.

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Eskatzaileek hirian ohikotasunez kalean edo infraetxebizitzetan bizi behar dute.
Pertsona bakoitzeko eskaera bat egin behar da.
Familien kasuan, kide bakoitzak eskaera bat beteko du, eta dagokion atalean familiako gainerako kideak adieraziko ditu. Adingabe bakoitzeko ere eskaera bat bete behar da, legezko ordezkariaren datuak barne (aita, ama edo tutorea).
Etxebizitza batean bizi bada, baina erroldatzeko baimena lortzeko arazoak baditu, hau EZ da izapide egokia. Kasu horretan, etxebizitza horretan erroldan ofizioz alta ematea eskatzeko eskubidea du. Horretarako, errolda-bulegora joan daiteke (aurretiko hitzorduarekin) eta ofiziozko alta eskatu.

Aurkeztu beharreko agiriak

Erroldatze soziala eskatzeko berariazko eskabidea (ikus lotutako agiriak). Eskabide orokor bat edo beste eskaera-eredu bat aurkezten bada, berariazko eskabidearen bidez egiteko eskatuko zaio.
Jatorrizko eta indarreko nortasun-agiria.
Adingabeak: familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria.
Halakorik izanez gero, udalerrian ohiko bizilekua duela frogatzen duten probak.

Argibide gehiago

Eskaerak Gizarte Ekintzako Alorrera bidaliko dira; hark beharrezko egiaztapenak egingo ditu kalean edo infraetxebizitzan bizi dela eta udalerrian ohikotasunez bizi dela ziurtatzeko.
Egiaztatutakoan, txosten-baimen bat egingo da eta interesdunari emango zaio, errolda-bulegora joan eta erroldatu ahal izateko (aurretiko hitzordua eskatu behar du).

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Toki Araubidearen Oinarrien Legea Udal Erroldari dagokionez aldatzen duen Legea (4/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa; BOE, 11. zk., 1996/01/12koa).
Errege Dekretua, ekainaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartutako toki-erakundeetako biztanleriari eta lurralde-mugaketari buruzko Erregelamendua aldatzen duena (2612/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa; BOE, 14. zk., 1997/01/16koa).
2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udal-errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak udalei ematen dizkiena (BOE, 122. zk., 2020/05/02koa).

LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 3 hilabete, behar diren agiri guztiak aurkezten direnetik.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: baiezkoa.
EBAZPENA: Udal Gerentzia.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak

Lotutako agiriak