Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Eskaera, Iruñeko Biztanleen Udal Erroldan alta emateko.
Pertsona fisiko interesduna.
Izapidea aurrez aurre egiten denean, adin nagusiko eta adingabe emantzipatu guztiek Herritarrendako Arreta Bulegora bertaratu
behar dute.
Bulego honetara joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten
Eskatu hitzordua>Doan.
AURREZ AURRE:
Oro har, erroldatzen diren pertsonek bulegora bertaratu behar dute (AURRETIKO HITZORDUAREKIN).
BAIMENAREKIN:
80 urtetik gorako pertsonak.
Bertaratu ezin diren pertsonak, mediku-ziurtagiria aurkeztuta (ospitaleratzea, mugitzeko zailtasuna...).
Hainbat pertsona aldi berean etxebizitza berean erroldatzen badira, bat bakarrik joan daiteke denak erroldatzera.
Baimen bidez erroldatuz gero, ekarri:
Adin nagusikoen baimen sinatua, erroldatzeko helbidea jasotzen duena.
Erroldatzen diren guztien jatorrizko nortasun-agiria.
Adingabeen berariazko agiriak, jarraian adierazitakoaren arabera.
TELEMATIKOKI:
Ziurtagiri digitalarekin (Cl@ve pin edo iraunkorra, FNMT ziurtagiria, NAN elektronikoa...).
Behar diren agiriak digitalizatuta aurkeztu.
HONAKO JATORRIZKO ETA INDARREKO NORTASUN-AGIRI HAUETAKO BAT.
Iraungita badago, berritzeko hitzordua erantsi.
Galdu edo lapurtu badute eta fotokopia bakarrik badu, Poliziaren aurrean jarritako salaketa eta berritzeko hitzordua erantsi.
NANa.
Egoitza-txartela (AIZa) - «paper berdea» bada, nortasun-agiriarekin edo pasaportearekin batera.
Europar Batasuneko herrialde bateko nortasun-agiria.
Pasaportea.
ADINGABEAK:
Familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria.
Gurasoetako batekin bakarrik erroldatzeko:
Familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria eta
Beste gurasoaren baimena eta haren nortasun-agiriaren kopia.
Baimen hori lortu ezin bada, arrazoiak adierazten dituen erantzukizunpeko adierazpena (bulegoan ematen da).
Beste pertsona batzuekin erroldatzeko:
Familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria eta
Bi gurasoen baimena eta haien nortasun-agirien kopia.
Haietako baten baimena lortu ezin bada, arrazoiak adierazten dituen erantzukizunpeko adierazpena (bulegoan ematen da).
Jaioberriak:
Automatikoki erroldatzen dira, Erregistro Zibilaren jakinarazpenaren bidez.
Gurasoek erroldako alta aurreratu dezakete, dagozkien agiriak aurkeztuta (familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria).
ETXEBIZITZAREN AGIRIAK:
Jabea bada, agiri hauetako bat:
Duela urtebete baino gehiago eskuratua bada, bulegoan egiaztatzen da (ez da agiririk eraman behar).
Eskriturak / salerosketa-kontratua (ez dute balio erres-kontratuak edo eraiki aurretik eraikuntza-enpresarekin egindako kontratuak).
Jabetza Erregistroko ohar soila.
Testamentua / jaraunspena onartzeko agiria.
Argindarraren, gasaren edo uraren ordainagiria, kontratuaren titular gisa agertzen dena.
Jabea ez bada, aukera hauetako bat:
6 hilabete baino gehiagoko iraupena duen alokairu-kontratua eta alokairuaren azken ordainagiria.
Argindarraren, gasaren edo uraren ordainagiria, hornidura-kontratuaren titular gisa agertzen dena.
Etxebizitzaren jabearen baimena (alokairuan ez badago) eta jabearen nortasun-agiriaren kopia.
Alokairu-kontratuaren titularraren baimena, helbide horretan erroldatuta badago, alokairu-kontratuaren kopiarekin, alokairuaren
azken ordainagiriarekin eta alokairu-kontratuaren titularraren nortasun-agiriaren kopiarekin batera.
Etxebizitza kolektiboak (egoitza, komentua, pentsioa...):
Etxebizitzaren arduradunaren baimena, hura kudeatzen duen erakundearen edo enpresaren zigiluarekin.
Infraetxebizitzak (txabolak, karabanak, kalean...):
Gizarte-zerbitzuen txostena.
Eskaera telematikoetan, Biztanleen Udal Erroldan eskaera onartzearen eta finkatzearen oharra nahiz hura ukatu izanaren jakinarazpena
edo errekerimenduak bidaltzea ere bide elektronikoz egingo dira. Horretarako, Iruñeko Udalak mezuak eta jakinarazpenak utziko
ditu eskatzailearen udal-karpetan, eta ohartarazpen bat bidaliko zaio hortik, aurkeztutako errolda-orrian azaltzen den helbide
elektronikora.
Alta udal-fitxategietan erregistratu ondoren, Iruñeko Udalak eskatzen du jatorrizko udalerrian baja ematea.
LEGEZKO ARAUDIA:
Toki Araubidearen Oinarrien Legea Udal Erroldari dagokionez aldatzen duen Legea (4/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa; BOE, 11.
zk., 1996/01/12koa).
Errege Dekretua, ekainaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartutako toki-erakundeetako biztanleriari eta lurralde-mugaketari
buruzko Erregelamendua aldatzen duena (2612/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa; BOE, 14. zk., 1997/01/16koa).
2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udal-errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak udalei ematen dizkiena (BOE, 122. zk., 2020/05/02koa).
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 3 hilabete, behar diren agiri guztiak aurkezten direnetik.
AURREIKUSITAKO TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa, behar diren agiri guztiak aurkezten direnetik.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: baiezkoa.
EBAZPENA: Udal Gerentzia.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB)
Autorización domicilio castellano (264,11 Kb)
Autorización domicilio euskera (261,44 Kb)
Autorización menores castellano (314,03 Kb)
Autorización menores euskera (312,51 Kb)
Autorización menores un progenitor castellano (250,75 Kb)
Autorización menores un progenitor euskera (252,23 Kb)
Autorización trámite empadronamiento castellano (150,03 Kb)
Autorización trámite empadronamiento euskera (255,24 Kb)
Declaración responsable empadronamiento menores_con resolución de guarda y custodia (707,7 Kb)
Declaración responsable empadronamiento menores_sin resolución de guarda y custodia (692,73 Kb)