Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Katastroan titulartasuna aldatzea (Hiri Kontribuzioaren Zerga)

Zer da?

Katastroko ondasun baten titulartasun-aldaketa Udalari jakinaraztea; horrek hiri-kontribuzioaren ordainagiriei eragiten die.
Titulartasun-aldaketa honako hauengatik gerta daiteke:
a) Salerosketa
b) Jaraunspena
c) Dohaintza
d) Epai judiziala

Jakinarazpen hau Katastroko titulartasuna aldatzeko ondorioetarako bakarrik egintzat joko da. Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zergari dagozkion zerga-betebeharrak betetzeko legeak eskatzen dituen baldintzak betetzeko, subjektu pasiboak edo haren ordezkariak dagokion aitorpena aurkeztu beharko du sortzapenaren datatik 2 hilabeteko epean, inter vivos egintzengatik gertatu denean, eta 6 hilabeteko epean, heriotzagatik gertatzen denean; azken kasu horretan, epea urtebete arte luza daiteke, subjektu pasiboak eskatuta. Aitorpena ezarritako epeetatik kanpo aurkezteak Nafarroako Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 52.3 artikuluan aurreikusitako errekarguak ezartzea ekarriko du.

Nork egiten ahal du izapidea?

Jakinarazpena titular berriak egin behar du, eta transmititzen duenak ere deklaratu ahal izango du.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honek behera kargatu daitezkeen agirien atal batera eramanen zaitu. Ondorio juridikoak izan ditzaten, behar dituzun agiriak inprimatu, bete eta aurkeztu beharko dituzu Zergadunendako Laguntza Bulegoan edo Iruñeko Udaleko Aurrez Aurreko Harrera Bulegoetako edozeinetan, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

1 hilabete, aldaketa eragin duen egitatea gertatu zenetik.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa, aurrez aurre: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.

Eskakizunak

Titulartasun-aldaketa eragiten duen egitatea benetan gertatu izana.

Aurkeztu beharreko agiriak

NANa.
Jabetza berria egiaztatzen duen agiria eta fotokopia (agiri pribatua (higiezina ematen den salerosketa-kontratua), salerosketaren eskritura publikoa, jaraunspena onartzeko agiria, epai judiziala, etab.). Ez dira baliozkotzat jotzen titulartasuna aldatzeko «erosteko aukerak» (agiriak salerosketa izenburua badu ere), oso ohikoak direnak eskritura publikoak izapidetzen diren bitartean. Agiri horiek jabearen eta erosteko interesa duenaren arteko itun hutsak dira, ez benetako «salerosketa-agiriak», azken horiek ondasun higiezina benetan ematea eskatzen baitute.
Eskatzailea titularra ez bada, bere NANaz gain, titularraren NANaren fotokopia edo titularraren baimena aurkeztu beharko du.

Argibide gehiago

Titulartasun-aldaketak aitorpena egiteko betebeharra sortu zen zergaldiaren ondokoan izango du eragina hiri-kontribuzioan (141. artikulua). Hau da, hurrengo urtean izango du eragina.

TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea (2/1995 Legea, martxoaren 10ekoa; BON, 36. zk., 95/3/20koa).
12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa (BON, 141. zk., 2006/11/24koa; akats-zuzenketa, BON, 2007/03/23koa).

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Aldizkako Tributuetako Departamentua (lehen, katastroa)