Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Tasen, aldizkako eta aldizkakoak ez diren zergen eta prezio publikoen ordainketa geroratzeko edo zatikatzeko eskaera.
Oro har, ez da honako hauen ordainketa geroratzen:
1. 150 eurotik beherako zorrak, salbuespenezko kasuetan izan ezik.
2. Urbanizazio-kuotak.
3. Zirkulazio-isunak.
4. Zehapenak.
5. Aurretik geroratu edo zatikatu diren zorrak.
Geroratu edo zatikatu beharreko zorraren titularra den pertsona fisiko edo juridikoa.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Bulego hauetako batera joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten
Eskatu hitzordua>Doan.
Geroratzeko edo zatikatzeko eskaerak Udalean aurkeztuko dira, honako epe hauen barruan izapidetzeko:
a) Dirua borondatez biltzeko aldian dauden zorrak: borondatez ordaintzeko edo dagokion autolikidazioa edo aitorpen-likidazioa
aurkezteko ezarritako epearen barruan.
b) Betearazpen-bidean dauden zorrak: bahitutako ondasunak besterentzeko erabakia hartu aurreko edozein unetan.
Eskaerak zorraren titularrak edo haren ordezkari gisa aritzen den edozein pertsona fisiko edo juridikok aurkeztuko ditu; azken
kasu horretan, ordezkariak titularraren NANaren fotokopia eta baimena aurkeztu behar ditu.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa, aurrez aurre: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010
EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.
15.000 euroko edo hortik gorako zorretarako bermea aurkeztea.
1. Eskabide orokorra, nahitaez honako datu hauek jasoko dituena:
Eskatzailearen eta, hala badagokio, haren ordezkariaren izen-abizenak, sozietatearen izena edo izendapena, IFZa edo IFKa eta
zerga-helbidea.
Geroratu edo zatikatu nahi den zorra identifikatzea, zenbatekoa, kontzeptua eta borondatez ordaintzeko epearen amaiera-data
adierazita.
Geroratzea edo zatikatzea eskatzeko arrazoiak.
Eskatutako geroratzearen edo zatikatzearen epeak eta gainerako baldintzak.
Eskaintzen den bermea.
Ordainketen banku-helbideratzearen datuak.
Data eta eskatzailearen sinadura.
2. Geroratzeko edo zatikatzeko eskaerarekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:
Autolikidazioaren edo aitorpen-likidazioaren eredu ofiziala, behar bezala beteta, eskaerak aipatzen dituen zorrak arautzen
dituen araudiak hala eskatzen duenean.
15.000 eurotik gorako zorretarako: abala edo, geroratzea ematen bada, abal solidarioa emateko konpromiso ezeztaezina, edo
kauzio-aseguruaren ziurtagiria. Hori ezinezkoa bada, udal-aurrekontuaren 61.2 oinarrian aurreikusitako beste berme batzuk
eskain daitezke, kasu horretan geroratzea emateko organo eskudunak aldez aurretik onartuta.
Hala badagokio, ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak.
Eskatzaileak, gainera, eskaeraren alde egokitzat jotzen dituen agiriak edo egiaztagiriak erantsi ahal izango dizkio eskabideari.
Ordaintzeko geroratzen diren kopuruek berandutze-interesak sortuko dituzte, gerorapenak irauten duen denboraz, premiamendu-errekargua
kenduta; interes horiek finkaturiko berandutze-interesen edo legezkoen tasaren arabera izango dira, tributu-zorrak diren edo
ez ere kontuan hartuta.
Geroratze-denbora borondatezko epea bukatzen denetik emandako luzapena bukatzen den arte kontatzen da. Zatikatzerik badago,
zati bakoitzak sortzen dituen interesak borondatezko epea bukatzen denetik emandako luzapena bukatzen den arte hartuko dira
kontuan, eta zati horrekin batera ordainduko dira.
Izapide horren aurretik, unitate izapidegilean ahozko kontsulta egitea gomendatzen da, geroratzeak edo zatikatzeak zer kasutan
onar daitezkeen jakiteko, eta, hartara, eskaera aurrekontua betetzeko oinarriekin bat etor dadin.
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 3 hilabete.
AURREIKUSITAKO EPEA: 15 egun.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
EBAZPENA: Ogasuneko Zuzendaritza.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea (2/1995 Legea, martxoaren 10ekoa; BOE, 161. zk., 1995/7/7koa).
177/2001 Foru Dekretua, 2001eko uztailaren 2koa, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamendua (BON, 97. zk.,
2001/08/10ekoa).
Indarreko aurrekontua betearazteko oinarrietan arautua (6. titulua, 3. atala).
Iruñeko Udaleko Diru-bilketa eta Diruzaintzako Departamentua