Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Jakinarazpenetarako helbide orokorra aldatzea

Zer da?

Jakinarazpenetarako helbide orokor berria Udalari jakinaraztea.

HAU EZ DA ERROLDA ALDATZEKO IZAPIDEA. Errolda aldatu nahi baduzu, aukeratu «Errolda - Helbidea aldatzea Iruñean bertan» izapidea, edo «Errolda - Alta», beste udalerri batetik bazatoz (ikus lotutako fitxak).

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok, interesdun gisa.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Eskaera edozein unetan egin daiteke.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren erregistroak.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

ESKAERA-INPRIMAKIAK:
Unitate izapidegilean eskuratutako inprimakia, 010 zerbitzuak bidalitakoa edo udalaren webgunetik deskargatutakoa (eskabide orokorra).
Idazkia, honako hauek adierazita: titularraren izen-abizenak eta sinadura; lehengo helbidea eta berria; NANaren edo IFKaren zenbakia; aldatu beharreko ordainagiri nagusiaren mota (zirkulazioa, IAE, etab.).
Datuak osatu gabe edo oker badaude, ez da eskaera izapidetuko. Interesdunarekin harremanetan jartzen saiatuko dira.

ESKAERA AURKEZTEA:
Postaz bidaltzea.
Posta elektronikoz bidaltzea: domiciliaciones@pamplona.es

Eskatzailea titularra ez bada, bere NANaz gain, titularraren NANaren fotokopia eta baimena aurkeztu beharko ditu.

Argibide gehiago

TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea (2/1995 Legea, martxoaren 10ekoa; BON, 36. zk., 95/3/20koa).

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Aldizkako Tributuetako Departamentua (lehen, katastroa)