Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Udalean ezkontza zibila egiteko eskaera, prozedura arruntaren bidez (zeremoniarekin) edo prozedura azkarraren bidez (zeremoniarik gabe - ezkontza azkarra).
Bi ezkontideetako edozeinek, edo beste pertsona batek haien izenean.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Bulego honetara joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten
Eskatu hitzordua>104 euro (prozedura arrunta).
Doan (prozedura azkarra).
Prozedura arrunta aukeratuz gero, ordaindu beharreko tasa ezkontza zibila egiten den urteari dagokiona izango da. Erreserba-eskaeraren
urtea eta ezkontza egiten den urtea desberdinak badira, dagokion aldea ordainduko da.
Subjektu pasiboari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik ezkontza egiten ez bada, ez da gordailua itzuliko.
Ezkontza egin baino hamabi hilabete lehenago ezin izango da izapiderik egin, aldez aurreko informazioa jasotzea izan ezik.
Eskaera hori telematikoki egin daiteke, Iruñeko Udalak onartutako ziurtagiri digitala izanez gero. Horretarako, digitalizatutako
agiriak aurkeztu behar dira, berariaz diseinatutako morroiaren bidez sortutako eskaerarekin batera.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udaleko Ezkontza Zibilen Bulegoa: EZINBESTEKOA DA AURREZ HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI
UDALAREN WEBGUNEAN.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa (prozedura elektronikoa - ziurtagiri digitalarekin).
Ezkontza zibilaren espedientea hasita edo erabat izapidetuta edukitzea ezkongaietako bat erroldatuta dagoen udalerriko Erregistro
Zibilean edo Bake Epaitegian. Notariotza batean ere hasi eta izapidetu daiteke.
Prozedura arrunta aukeratuz gero (zeremonia publikoarekin), udal-tasa ordaintzea Udal Diruzaintzan.
AURREZ AURREKO TRAMITAZIOA (EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ EDO TELEMATIKOKI):
1- Ezkontza Zibilen Bulegoan libre dauden datak kontsultatu eta bat aukeratu.
2- Aurkeztu beharreko agiriak:
Eskabidea, ezkontza egiteko eskatutako eguna eta ordua adierazita, eta, Ziudadelan zeremoniarekin egiten den ezkontzaren kasuan,
nahi den zinegotzia zehaztuta (bulegoan bertan beteko da, erreserba egitean).
Ezkontza-espedientea hasi dela egiaztatzen duen agiria edo guztiz izapidetu dela egiaztatzen duena (azken kasu horretan: «ezkongaiei
buruzko datuen orria», Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian izapidetutako espedienteetarako, edo «ezkontza-espedientearen
erabakiaren akta», notariotzan izapidetutako espedienteetarako).
Dagokion udal-tasa Udal Gordailuzaintzan gordailutu izanaren egiaztagiria (erreserba egitean azalduko zaie prozedura interesdunei).
Unean bertan edo geroago, ezkontza baino 15 egun lehenagora arte, ezkongaien eta lekukoen nortasun-agirien fotokopiak.
TRAMITAZIO TELEMATIKOA:
1- Izapide elektronikoan sartu, Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez.
2- Eskaera bete, laguntzailearen urratsei jarraituz.
3- Beharrezko agiriak digitalizatuta erantsi.
Iruñeko Erregistro Zibilean eskuratutako agiria («Ezkongaiei buruzko datuen zerrenda»).
Bi ezkongaien nortasun-agirien fotokopia.
Lekukoen nortasun-agirien fotokopia. Bi lekuko izan behar dira, adin nagusikoak, eta zeremoniaren egunean bertan egon behar
dute. Ez da beharrezkoa haietako inor Epaitegian lekuko gisa aurkeztu den bera izatea.
4- Hala badagokio, tasa banku-txartel baten bidez ordaindu.
LEGEZKO ARAUDIA:
35/1994 Legea, abenduaren 23koa, Kode Zibila aldatzen duena.
2026ko 17. ordenantza fiskala (I. epigrafea).
1995eko martxoaren 6ko Alkatetzaren Xedapena, ezkontza zibilak egiteko araudiari buruzkoa.
2000ko apirilaren 12ko Alkatetzaren Ebazpena, Udalean ezkontza zibilak egiteko behin-behineko araudia aldatzen duena.
2026ko otsailaren 24ko Alkatetzaren Dekretua, Iruñeko Udalean ezkontza zibilak egiteko araudiari buruzkoa, ezkontza azkarra
izeneko prozedura txertatzen duena.
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.
Iruñeko Udaleko Ezkontza Zibilen Bulegoa