Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Iruñeko Udalari transferentzia bidez ordaintzeko eskaera

Zer da?

Udalari banku-kontu bat ematea, gastuen tramitazioetatik, bidegabeko sarreren itzulketetatik edo fidantzen itzulketetatik eratorritako ordainketak egin ditzan.
Inprimaki hau erabiliko da banku-kontuan lehendabiziko aldiz alta egiteko, bai eta ondorengo aldaketak egiteko ere.

Nork egiten ahal du izapidea?

Udalaren hartzekodunak (Udalak egin dituen erosketengatik, jaso dituen zerbitzuengatik eta abar), eta diru-sarrerak itzultzeko eskatzen dutenak.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Esta opción le llevará a una sección de instancias oficiales para su descarga. Para que tenga efectos jurídicos debe imprimir la que le interese, cumplimentarla y presentarla en el Departamento de Recaudación y Tesorería del Ayuntamiento de Pamplona en la C/ Mercado, 7-9 - 31001 (Pamplona).

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Esta opción le llevará a una sección de instancias oficiales para su descarga. Para que tenga efectos jurídicos debe imprimir la que le interese, cumplimentarla y presentarla en el Departamento de Recaudación y Tesorería del Ayuntamiento de Pamplona en la C/ Mercado, 7-9 - 31001 (Pamplona).

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Eskaera edozein unetan egin daiteke.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa, aurrez aurre: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Eskakizunak

Ordainketetarako banku-kontuan lehendabiziko aldiz alta eskatzen denean, eskaera-inprimakiarekin batera IFZ edo NANaren kopia bat aurkeztu beharko da.
Inprimakia betetzeko, bertan jasotzen diren argibideei jarraituko zaie.

Aurkeztu beharreko agiriak

ESKAERA-INPRIMAKIAK:
Unitate izapidegilean edo egoitza elektronikoan eskuratutako inprimakia, edo 010 zerbitzuak bidalitakoa.
Banku-ziurtagiriaren atala bete.
Pertsona fisikoek banku-ziurtagiria aurkez dezakete, edo aurrezki-libretaren, txekearen, bankuak bidalitako laburpenaren edo titularraren izena eta kontu-zenbaki osoa barne hartzen dituzten banku-datuak jasotzen dituen beste edozein agiriren fotokopia.
IFZaren-NANaren kopia, alta lehen aldiz eskatzen denean.
Datuak osatu gabe edo oker badaude, ez da eskaera izapidetuko. Interesdunarekin harremanetan jartzen saiatuko dira.

ESKAERA AURKEZTEA (jatorrizko agiri sinatuak aurkeztu behar dira):
Postaz bidaltzea.
Udal-bulegoetan aurkeztea, adierazitakoaren arabera.

Argibide gehiago

Banku-kontuan egindako alta-eskaerak, aurkeztu eta aste batera izango du eragina ordainketa-ondorioetarako.
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea (2/1995 Legea, martxoaren 10ekoa; BON, 36. zk., 95/3/20koa).
15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoa (BOE, 298. zk., 1999ko abenduaren 14koa).

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Diru-bilketa eta Diruzaintzako Departamentua

Lotutako agiriak