Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Udal-eskoletako lokal eta instalazioak erabiltzeko eskaera

Zer da?

Udal-eskoletako ikasgela, ekitaldi-aretoa, gimnasioa edo beste espazio eta kirol-instalazio batzuk erabiltzeko eskaera (Musika Eskola barne).

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Zenbatekoa

Ikasgela eta erabilera anitzeko aretoa: 4,63 euro orduko.
Ekitaldi-aretoa: 20,86 euro orduko.
Ekitaldi-aretoa pianoarekin eta/edo elementu teknikoekin erabiltzeko ordu bakoitzeko: 26,01 euro orduko.
Kanpoko kirol anitzeko pista, aldagelekin: 15,09 euro lehen ordua, eta 3,33 euro bigarren ordua eta hurrengoak.
Kanpoko kirol anitzeko pista, aldagelarik gabe: 3,33 euro orduko.
Kanpoko kirol anitzeko pista, hezkuntza- edo kultura-jardueretarako: 75,85 euro eguneko eta 75,85 euro muntatzeko/desmuntatzeko egun bakoitzeko.
Gimnasioa, aldagelekin: lehen ordua 24,40 euro eta hurrengo erabilera-orduak 8,06 euro.
Gimnasioa, hezkuntza- edo kultura-jardueretarako: 87,45 euro eguneko eta 87,45 euro muntatzeko/desmuntatzeko egun bakoitzeko.

Ikasgela, musika-tresnarekin, Joaquín Maya Musika Eskolan:
1. erabilera-ordua: 10,82 euro
2. erabilera-ordua eta hurrengoak: 4,63 euro
Indarreko matrikula duten Lanbide Mailako edo Goi Mailako Kontserbatorioko ikasleek 75%ko murrizketa izango dute.

Udal-langileak behar badira, prezioak 23,30 euro igoko dira langile eta ordu bakoitzeko.
Irabazi-asmorik gabeko eta Elkarteen Udal Erregistroan inskribatutako auzo-elkarteek 75%ko murrizketa izango dute, beren auzoan hornidura publiko egokirik ez izateagatik erabilera eskatzen dutenean Udalak baimendutako jarduerak egiteko, betiere lokala edo instalazioa libre badago.

Eskatzeko baldintzak

Eskaera lokala erabiltzeko eskatutako eguna baino 7 egun lehenago egin behar da.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Eskakizunak

Irabazi-asmorik gabeko entitateak eta jarduerak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide orokorra (eskatzailearen datu pertsonalak, harremanetarako telefonoa barne).
Zein lokal erabiltzea eskatzen den.
Xedea edo erabilera, erabilera-egunak eta ordutegiak.

Eskaera egiteko urratsak:
1- Nahi den ikastetxera deitu, aretoa nahi den egunerako edo egunetarako libre dagoen kontsultatzeko.
2- Erabili beharreko espazioaren behin-behineko aurre-erreserba egindakoan, honako hauek aurkeztu behar dira:
AURREZ AURREKO TRAMITAZIOA:
Eskabide orokorra aurkezten da Udalaren Erregistro Orokorrean (edo erregistro osagarrietan), eskatzailearen izena eta posta-helbide osoa, eskaeraren arrazoia, egunak eta orduak eta jardueraren deskribapena adierazita.

Honako hauen ordezkari gisa arituz gero:
Pertsona fisikoa: ordezkatuaren NANaren fotokopia erantsi.
Pertsona juridikoa: ordezkaritza egiaztatzen duen agiria erantsi, edo eskaera pertsona juridikoaren zigiluarekin aurkeztu.

TRAMITAZIO ELEKTRONIKOA:
Eskabide elektronikoa, eskatutako agiriak eskaneatuta erantsita (IKUS AURREZ AURREKO TRAMITAZIOAREN ATALA).

Argibide gehiago

Lokalen erabilera eskola-orduetatik kanpoko jardueretarako ematen da: astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 17:30etik 21:30era. Larunbatetan, 08:00etatik 14:30era, guraso-elkarteen kirol-jardueretarako kanpoko pistetan (patioak).

Araudia

Eskoletako lokalak eta instalazioak erabiltzeko arauak (1986/12/11ko Osoko Bilkura).
2026ko ordenantza fiskala, 3. araua.

EBAZPENA: zinegotzi ordezkaria.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorra - Hezkuntza