Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Iruñeko Udalaren WhatsAppa

Informazioa

Iruñeko Udalaren WhatsApparen helburua da udal-informazioa herritarrengana hurbiltzea eta hiriko bizilagun guztiekin zuzeneko harremanetarako bide berriak sortzea. Erakundearekin edo hiriko aisia-agendarekin lotutako albiste guztiak zuzenean iristeko aukera ematen du, hala nahi duten pertsonen mugikorretara.

Kanal berri honen bidez egunero kontsulta daitezke zuzenean mugikorrean Udalaren eta hiriaren inguruan sortzen diren albiste guztiak, baita Iruñeko zerbitzu publikoko informazioa ere. Horrela, komunikazio-bide berri honek lehen eskutik jakinarazteko balio du, adibidez, elurte handi batek gune urdinaren baldintzak aldi baterako aldatzera behartzen badu edo ibaiaren ur-goraldi batek eremu jakin batean aparkatutako ibilgailuak berehala kentzera behartzen badu.

Aste bakoitzaren hasieran eta larunbata eta igandea hurbiltzen direnean, aisia-agenda osoa eskaintzen da. Aisia-egutegi hori osatzeko, Udalak antolatutako ikastaro eta jarduerei buruzko informazioa eskuratzeko aukera ematen da, eta izena emateko epeak eta bideak gogorarazten dira.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa