Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Errolda - AgiriaZeinu-hizkuntza

Zer da?

Pertsona batek biztanleen udal-erroldan duen erregistro-egoera jasotzen duen dokumentua eskatzea edo eskuratzea. Interesduna udal-erroldan ez badago, hala jasoko da dokumentuan, baita 1996. urteaz geroztik Iruñean erroldatuta zenbat denboran eta zer helbidetan egon den ere.

Nork egiten ahal du izapidea?

Interesduna edo haren izenean joandako beste norbait, Iruñeko Udaleko Errolda Bulegoan zuzenean eskatzen bada.
Ziurtagiri digitalaren titularra, prozedura elektronikoa erabiltzen bada.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoarekin bideratu

Esteka sakaturik ez bazara sartu, Herritarren Karpetan sartuko zara. Gero, laguntzaile birtual batek gidatuko zaitu eta nahi duzun agiria eskatuko du zuretzat. Behin erroldan izena emana zaudela egiaztaturik, instantean lortuko duzu zure pantailan elektronikoki sinatutako agiria. Agiria, halaber, Herritarren Karpetaren buzoian geratuko da gordailuan.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honen bidez, orri batean sartuko zara, non behar duzun agiri-mota eskatzen ahalko baituzu. Behin Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan eskaera jasota, posta bidez igorriko zaio agiria interesdunari, hori IRUÑEKO zein helbidetan erroldaturik egon eta horra.

Izapide egiteko>

PRESENTZIALA

Aurretiko hitzordua

Bulego honetara joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten

Eskatu hitzordua>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.
Agiria elektronikoki eskuratzeko, ezinbestekoa da ziurtagiri digitala izatea.
ESKAERAK EGITEKO BIDEAK: Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB): EZINBESTEKOA DA AURREZ HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa (prozedura elektronikoa - ziurtagiri digitalarekin).
Dagoeneko Iruñean erroldatuta ez dauden pertsonek mezu elektroniko bidez (padron@pamplona.es) edo 948-420226 fax-zenbakira idatzita egin behar dute eskaera.

Aurkeztu beharreko agiriak

Zuzenean Iruñeko Udaleko Errolda Bulegoan eskatzen bada, inskribatu behar den pertsonaren nortasuna ziurtatzen duen dokumentua (indarrean): NANa, Espainiako gidabaimena, atzerritar-txartela edo pasaportea. Dokumentua iraungita badago, berritzeko eskaera aurkeztu behar da. Emantzipatu gabeko adingabeendako eskatzen bada, seme-alabatasuna eta adingabearen ordezkaritza egiaztatzen dituen agiria: familia-liburua edo jaiotza-agiria.
Baimen sinatua eta interesdunaren nortasun-agiriaren fotokopia, eskaera haren izenean egiten bada Iruñeko Udaleko Errolda Bulegoan.
Dagoeneko Iruñean erroldatuta ez dauden pertsonendako, eskaera idatziz egin behar da, posta elektronikoz (padrón@pamplona.es) edo faxez (948-420226), agiria zer helbidetan jaso nahi duten adierazi, eta nortasun-agiriaren kopia erantsi.

Argibide gehiago

FROGAGIRI HORIEK HONAKO HAUETARAKO ESKATZEN DIRA:
Atzerritarrendako bizileku-baimena (Mota: Ziurtagiria).
Herritartasuna eskuratzea.
Gidabaimena berritzea.
Zirkulazio-baimena.
Ibilgailuen transferentziak.
Ibilgailu berri bat matrikulatzea.
Haurtzaindegietan matrikulatzea.
Eskolak.
Unibertsitatea.
Babes ofizialeko etxebizitza eskatzea (mota: babes ofizialeko etxebizitza, udalerriko antzinatasun-data adierazita).
Udal-igerilekuetarako abonamendua (familiakoa edo banakakoa).
Egoiliarrendako aparkalekuak.
Nafar izaera zibila (Erregistro Zibila).
Ezkontza zibila (Erregistro Zibila).
Gizarte Segurantza: Gizarte Segurantzako txartela, soldata sozialaren eskaera, kotizaziopekoa ez den pentsioa eta beste batzuk.
Telefónica (PFEZaren deskontua) (Mota: oharren agiria).
Ogasuneko ordezkaritza.
Bekak eta laguntzak.
Zinemako sarreretarako deskontuak.
Garraiolari-txartela - Urbasako zura.
Ofizioko abokatua esleitzea.
Azoka txikietako postuak.
Enpleguko Institutu Nazionala, Gizarte Ongizatea, gizarte-zerbitzuak, IMSERSO eta laguntza mediko-farmazeutikoa.
Epai- eta notario-tramiteak (banaketak, oinordekoen deklarazioak, eta abar).
Bizi-agiria.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Toki Araubidearen Oinarrien Legea Udal Erroldari dagokionez aldatzen duen Legea (4/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa; BOE, 11. zk., 1996/01/12koa).
Abenduaren 20ko 169 Errege Dekretuak onartutako toki-erakundeetako biztanleriari eta lurralde-mugaketari buruzko Araudia aldatzen duen Errege Dekretua (BOE, 14. zk., 1997/01/16koa).
Biztanleen udal-errolda kudeatzeko udalei emandako jarraibide teknikoen Ebazpena, 2015eko urtarrilaren 30ekoa (BOE, 71. zk., 2015/03/24koa).
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB)

Lotutako agiriak