Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Udaletxean bisita gidatua egiteko eskaera, ikastetxeetako eta bestelako taldeentzat.
Taldearen edo kolektiboaren ordezkaria.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Bat ere ez.
Eskaera bisitarako eskatutako eguna baino gutxienez HILABETE LEHENAGO egin behar da.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Zerbitzua (aurrez aurre).
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Posta elektronikoaren bidez: visitasguiadas@pamplona.es
Bat ere ez.
Herritarrendako Arreta Zerbitzuan aurkeztutako eskabide orokorraren bidez eska daiteke, edo Iruñeko Udaleko Protokolo Zerbitzura
faxez edo posta arruntez bidalitako idazki baten bidez.
Honako hauek jaso beharko dira: entitate eskatzailearen izena, bisita zer egunetan eta ordutan egin nahi duten, hizkuntza,
zenbat pertsona joango diren eta, ikastetxeen kasuan, ikasleen adina.
Bisiten ordutegia: astelehen, astearte eta asteazken arratsaldeetan (jaiegunetan izan ezik); ostegun eta ostiraletan goizez
eta arratsaldez (jaiegunetan eta osoko bilkura egiten den ostegunetan izan ezik).
Bisitak hainbat hizkuntzatan egiteko aukera eskaintzen da.
Gutxienez 15 pertsonarendako eta gehienez 35endako.
Bisitak 60 minutu inguruko iraupena du.
Bisita-programa hau ikastetxeei, elkarteei eta talde antolatuei zuzenduta dago.
LEGEZKO ARAUDIA: ez dago berariazkorik.
TRAMITAZIO-EPEA: ahal dela telefonoz, eskatzaileari bisitarako eguna eta ordua baieztatuko zaizkio.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
EBAZPENA: ez dagokio.