Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA

Eskabide orokor bat betetzeko eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza

Zer da?

PDF formatuan sortutako eskabide orokor bat betetzeko laguntza; eskabideari dokumentu elektronikoak erants dakizkioke, elektronikoki sinatu daiteke eta diskoan gorde daiteke. Lagundutako prozesu honen azken urratsa eskabidea Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzea da. Bidali ondoren, Udalak igorritako "hartu izanaren adierazpen" bat jasoko duzu.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok, interesdun gisa.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoarekin bideratu

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honen bidez, eskabide-orri ofizial zuria behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskabide-orria bete eta sinatu behar duzu. Ziurtagiri digitalik izanez gero, Iruñeko Udaleko Erregistro Elektronikoan aurkezten ahal duzu eskabidea, betiere hari atxikirik egoki jotzen dituzun agiriak oro. Ziurtagiri digitalik izan ezean, eskabidea inprimatu ahal duzu, eta aurkeztu Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistroaren bulegoetako batean, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.

Eskakizunak

Ziurtagiri digitala eta Interneteko konexioa izatea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabidea.

Argibide gehiago

AURREIKUSITAKO TRAMITAZIO-EPEA: eskabideari loturiko gaiaren araberakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: eskabideari loturiko gaiari dagokion administrazio-prozeduraren araberakoa.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA: eskabideari loturiko gaiaren araberakoa.

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udal Gerentzia