Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Iruñeko Udalaren Lurraren Kontribuzioaren gaineko Zergaren hobaria

Zer da?

Lurraren Kontribuzioaren gaineko zergaren kuotan gehienez 90 %ko hobaria aplikatuko da, errenta-tarteen arabera, familia ugariko, guraso bakarreko familiako edo gurasobakartasun-egoerako subjektu pasiboen ohiko bizilekua den etxebizitzaren kasuan, edo kotizazio gabeko pentsioak, Errenta Bermatua edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen dituztenen kasuan.

Hobaria eskatu egin behar da, eta subjektu pasiboaren higiezin bakar bati bakarrik aplikatuko zaio; ematen den ekitaldirako bakarrik balioko du eta etxebizitzaren hiri-unitateari bakarrik aplikatuko zaio.

ESKATZEKO EPEA: ERAGINA IZAN BEHAR DUEN ZERGALDIKO URTARRILAREN 1ETIK URTARRILAREN 31RA.

Eskatzeko baldintzak

AURKEZTEKO BIDEAK:
TELEMATIKOKI: BERARIAZKO IZAPIDEA UDALAREN WEBGUNEAN.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.

Eskakizunak

Hobaria emateko ezarritako baldintza guztiak zergaren sortzapen-datan bete behar dira (urtarrilaren 1ean).

1- Hobaria eskatzen den etxebizitzan erroldatuta egotea.
2- Higiezin osoaren edo ehuneko baten jabe izatea.
3- Iruñeko Udalarekiko ordainketak egunean izatea.
4- Subjektu pasiboaren errenta guztiek, salbuetsitakoak kenduta, lanbide arteko gutxieneko soldataren halako lau ez gainditzea.

Familia-unitatearen errenta kalkulatzeko erreferentziatzat hartzen den diru-sarreren zinpeko aitorpenaren edo PFEZaren ekitaldian indarrean dagoena izango da lanbide arteko gutxieneko soldata.

HOBARI-TARTEAK
FAMILIA-ERRENTA:
Lanbide arteko gutxieneko soldata (LGS) baino gutxiago: 90%ko hobaria.
LGSren halako 1 eta 2 artean: 60%ko hobaria.
LGSren halako 2 eta 3 artean: 20%ko hobaria.
LGSren halako 3 eta 4 artean: 10%ko hobaria.

Aurreko ehunekoak kalkulatzeko, familiaren diru-sarrera gordinak hartuko dira kontuan (PFEZaren aitorpenaren egungo ereduko 507 eta 524 laukiak).

Familia-unitatetzat hartzen da indarreko PFEZaren araudian definitutakoa.

Aurkeztu beharreko agiriak

FAMILIA UGARIEK, GURASO BAKARREKO FAMILIEK EDO GURASOBAKARTASUN-EGOERAN DAUDENEK aurkeztu beharreko agiriak:
Eskabide orokorra.
Administrazio eskudunak emandako ziurtagiri, titulu edo txartel ofiziala, egiaztatzen duena zergaren sortzapen-unean, urtarrilaren 1ean, subjektu pasiboak familia ugariko, guraso bakarreko familiako edo gurasobakartasun-egoerako titular izaera duela.
Familia-unitateko kide guztien azken PFEZ-aitorpenaren fotokopia.
1 - Edo Foru Ogasunaren ziurtagiria, aitorpen hori egin ez dela egiaztatzen duena, aurkeztera behartuta ez badaude.
2 - Edo familiak lortutako diru-sarrera gordinen zinpeko aitorpena, agiri bidez justifikatuta.

KOTIZAZIO GABEKO PENTSIOAK, ERRENTA BERMATUA EDO BIZITZEKO GUTXIENEKO DIRU-SARRERA jasotzen dituztenek aurkeztu beharreko agiriak:
Eskabide orokorra.
Kotizazio gabeko pentsioa, Errenta Bermatua edo Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera emateko ebazpena.
Familia-unitateko kide guztien azken PFEZ-aitorpenaren fotokopia.
1 - Edo Foru Ogasunaren ziurtagiria, aitorpen hori egin ez dela egiaztatzen duena, aurkeztera behartuta ez badaude.
2 - Edo familiak lortutako diru-sarrera gordinen zinpeko aitorpena, agiri bidez justifikatuta.

Argibide gehiago

TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: badagokio.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

2026ko 1. ordenantza fiskala, «Lurraren Kontribuzioa».
2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa (140. art.).

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Aldizkako Tributuetako Departamentua (lehen, katastroa)