Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Lizentzia eskatzea edo erantzukizunpeko adierazpena egitea, honako hauetarako:
1 - Obrak egitea.
2 - Jarduera sailkatua instalatzea edo aldatzea.
3 - Eraikinen fatxadei eragiten dieten pixkanakako jarduketetarako ereduen onespena lortzea.
4 - Obrak egin bitartean eremu publikoa okupatzea.
Edozein pertsona fisiko edo juridiko, bere izenean edo hirugarren bat ordezkatuz.
Esta opción le llevará a una sección de documentos descargables. Además contará con un asistente que le ayudará a rellenar la AUTOLIQUIDACIÓN.
Izapide egiteko>Jarduera-lizentziarako edo erantzukizunpeko adierazpenerako:
50 m2-ra arteko establezimendu edo instalazioak: 1.191 euro.
50 m2-tik gora eta 100 m2-ra artekoak: 1.344 euro.
100 m2-tik gora eta 250 m2-ra artekoak: 1.496 euro.
250 m2-tik gora eta 500 m2-ra artekoak: 1.725 euro.
500 m2-tik gora eta 1000 m2-ra artekoak: 2.061 euro.
1000 m2-tik gorakoak: 2.495 euro.
Obra-lizentziarako edo erantzukizunpeko adierazpenerako: obraren gauzatze materialaren aurrekontuaren 0,50%, ordainsariak
eta industria-irabazia kanpo utzita. Gutxienez: 122,75 euro.
Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (ICIO): obraren gauzatze materialaren aurrekontuaren 5 %.
Eremu publikoa okupatzeko lizentziarako edo erantzukizunpeko adierazpenerako: 0,10 euro eta 1,70 euro bitartekoa, okupatutako
lurzoruaren hamar metro koadro eta egun bakoitzeko, kalea dagoen poligonoaren arabera.
Zenbateko hori Diruzaintzako bulegoetan, finantza-entitateetan eta webgunearen bidez ordain daiteke.
Beti obrak hasi aurretik.
«Obrak eta/edo jarduera sailkatua gauzatzea» eskabidea. Eskabidea arretaz irakurri, egiten den eskaera-motaren arabera dagozkion
laukiak bete eta bertan adierazitako agiriak erantsi.
Agiri GUZTIAK formatu digitalean aurkeztu behar dira.
Administrazio Prozedura Erkidea eta Araubide Juridiko Elektronikoa arautzen dituen Ordenantzaren 42. artikuluaren arabera
behartuta daudenek (pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko entitateek, profesionalek, besteak beste), erregistro
elektronikoaren bidez.
ZERBITZU-EMAILEEN ERREKURTSOAK: Udalak emandako egintza administratiboen aurka, errekurtso hauek aurkez daitezke: Berraztertze-errekurtsoa,
Udalari berari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio
Auzitegiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik hilabeteko epean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia
Auzitegi Nagusiari zuzendua, egintza jakinarazten denetik bi hilabeteko epean.
ZERBITZU-HARTZAILEEN ERREKURTSOAK: Erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote Nafarroako Gobernuari edo Kontsumoko Arbitraje
Batzordeari, zerbitzu-emailea sistema horri atxikita badago. Halaber, kontsumitzaile-elkarteetara ere jo ahal izango dute.
ZERBITZU-EMAILEENDAKO LAGUNTZA-ELKARTEAK: Zerbitzu-emaileak laguntza eskatu ahal izango die enpresa-erakundeei edo Merkataritza
Ganberari.
1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten
duena (BON, 2017-8-31koa).
17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena (BON, 2020/12/22koa).
26/2020 Foru Dekretua, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua
onesten duena (BON, 2022/05/09koa).
Iruñeko Udal Planaren testu bategina (BON, 2008/02/18koa).
12/2012 Legea, Merkataritza Liberalizatzeko Presako Neurriei buruzkoa (BOE, 2012/12/27koa).
MINP jardueren Ordenantza (BOE, 84/11/23koa).
Eraikuntzari buruzko Ordenantza Orokorra (BOE, 84/11/23koa).
Eraikingintzaren Kode Teknikoa (CTE).
Obra Txikien Hirigintza Lizentziak arautzen dituen Udal Ordenantza (BON, 2007/5/23koa).
Geroko Kontrolaren Prozedura arautzen duen Udal Ordenantza (BON, 2014/5/12koa).
2026ko 3., 9. (I.4 epigrafea), 20. (I.11.1 epigrafea) eta 10. (1. epigrafea) ordenantza fiskalak.
EBAZPENA: Alorreko Zinegotzigo Ordezkaria.