Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Lizentzia pertsonalaren eskaera, arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko

Zer da?

Lizentzia pertsonalaren eskaera, arriskutsua izan daitekeen animalia bat edukitzeko.

Nork egiten ahal du izapidea?

Arriskutsuak izan daitezkeen animalien jabeak edo edukitzaileak, eskatzailea Iruñean erroldatuta badago edo merkataritza- edo heziketa-jarduera Iruñean egiten bada.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

40 euro lizentzia pertsonala izapidetzeagatik (Udal Gordailuzaintzan ordaintzeko).
Gaitasun psikofisikoaren ziurtagiriek ez dute tarifa ofizialik (zentroaren arabera alda daiteke).

Eskatzeko baldintzak

Berehalako eskaera.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Eskakizunak

Adinez nagusia izatea eta animalia behar bezala zaintzeko ezindua ez egotea.
Hilketa-, lesio- edo tortura-delituengatik, askatasunaren, osotasun moralaren, sexu-askatasunaren edo osasun publikoaren aurka egindakoengatik, banda armatuetako kide izateagatik edo narkotrafikoagatik zigortua ez egotea, eta arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzearen inguruko arau-hausteengatik ere zigorrik ez izatea.

Aurkeztu beharreko agiriak

ESKABIDE OROKORRA, HONAKO HAUEK BARNE:
Zigor-aurrekarien ziurtagiria (Hiri Kontserbazioko eta Osasuneko Alorrak unean bertan eskatua).
Gidariak eta arma-erabiltzaileak aztertzeko zentroek emandako gaitasun psikofisikoaren ziurtagiria (zentro batzuetan aurretiko hitzordua eskatu behar da, eguna eta ordua emateko).
Bere animaliek hirugarrenei eragin diezazkieketen kalteengatiko erantzukizun zibileko asegurua kontratatu izanaren egiaztagiria, gutxienez 180.303,63 eurokoa, frankiziarik gabea eta gutxienez urtebeteko indarraldikoa (aseguru-etxearen ziurtagiria edo jatorrizko poliza erkatua, gehi indarreko ordainagiria, hori ere erkatua). Animaliaren mikrotxip-zenbakia eta aseguruak eskatzailea estaltzen duela jaso behar dira (azken ordainagiria erantsi).
Udal-tasa Gordailuzaintzan ordaindu izanaren egiaztagiria.
Eskatzailearen karnet-tamainako argazki bat.
Animaliaren agiriak (fotokopia erkatua), haren jabea bada.

Argibide gehiago

Lizentziak 5 urteko indarraldia du.
Lizentzia ematen bada, interesdunari idatziz jakinaraziko zaio, baita hura egiaztatzen duen txartela non jasoko duen ere.

ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK:
Basa-faunako animaliak, etxeko animalia edo lagun egiteko animalia gisa erabiltzen direnak eta, oldarkortasuna edozein dela ere, pertsonei edo beste animaliei heriotza edo lesioak eta gauzei kalteak eragiteko gaitasuna duten espezie edo arrazetakoak direnak.
American staffordshire terrier, pitbull terrier, stadffordshire bull terrier, fila brasileiro, dogo argentino, rottweiler, tosa japoniar eta akita inu arrazetako txakurrak, eta, oro har, arraza horien ondorengo animalia guztiak, haien ezaugarri etnikoak dituztenak.
Erasorako eta defentsarako berariaz trebatu edo hezitako edozein espezietako animaliak.
Pertsonei eraso egiteko gertakari bakar bat izan duten edozein espezietako animaliak (agiri bidez jasota egon behar du, hala nola polizia- edo epaitegi-salaketa batean edo mediku-parte batean).

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
50/1999 Legea, 1999ko abenduaren 23koa, Arriskutsuak izan daitezkeen Animaliak Edukitzeko Araubide Juridikoari buruzkoa (BOE, 307. zk., 1999/12/24koa.
287/2002 Errege Dekretua, martxoaren 22koa, 50/1999 Legea garatzen duena (BOE, 74. zk., 02/3/27koa).
13. Osasun Ordenantza, Iruñeko hirian animaliak edukitzea arautzen duena (BON, 9. zk., 94-1-21ekoa).
13. Osasun Ordenantzaren aldaketak (BON, 11. zk., 2001-01-24koa).
2026ko 15. ordenantza fiskala (III. epigrafea).

TRAMITAZIO-EPEA: hilabete eta erdi.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio. Beti erantzuten da.
EBAZPENA: udal-teknikaria.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Zoonosi Unitatea