Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Hobari-eskaera, obrak direla-eta Iruñeko Udalaren ekonomia-jardueren gainean (EJZ) ordaindu beharreko kuotan

Zer da?

Hobari bat aplikatzea ekonomia-jardueren gaineko zergaren kuotan, hiru hilabetetik gora obrak eremu publikoan jasan dituzten lokaletarako, betiere obrek eragina badute lokalen jardunean.

Nork egiten ahal du izapidea?

IAEren subjektu pasiboak, merkataritza, jatetxeak eta ostatua barne hartzen dituen 6. dibisioan matrikulatutakoak, negozio-zifra 1 milioi eurotik beherakoa izateagatik salbuetsita ez daudenak.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa, aurrez aurre: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Eskakizunak

Obrek 3 hilabete baino gehiago iraun behar dute.
Ukitutako lokalek 6. dibisioan matrikulatutako jardueraren bat izan behar dute (merkataritza, jatetxeak eta ostatua).
Lokala obrek ukitutako kaleetan edo kale-zatietan egon behar da.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskabide-orri orokorra, datu hauek adierazten dituena:
EJZren titularraren identifikazioa.
Lokala dagoen eta obrek eragiten dien eremua.
Jarduera.
Banku-datuak.

Argibide gehiago

Ez da beharrezkoa eskaera arrazoitzen duten gertakariak justifikatzea. Nahikoa da lokala obra izapidetzen duen udal-sailak adierazten dituen gune erasanen artean dagoen jakitea.
Kuota ordainduta badago, dagokion ehunekoa itzuliko da banku-helbideratzearen bidez.
Oraindik ordaindu ez bada, dagokion ordainagirian murriztuko da zenbatekoa.
Hobaria eskatu beharrekoa da. Herritarrak eskatu behar du, eta ez da egiten ofizioz.
Hobaria aplikatzea badagokio, haren zenbatekoa kalkulatzen da, 2006ko 2. ordenantza fiskalean (II. atala) zehazten diren irizpideen arabera, eta obren ardura duen erakundeak egindako txostena kontuan izanda, zeinean obrak irauten duen denbora eta duen eragina (kalearen edo kale-zatiaren arabera) jasoko baitira.
Erantzuna idatziz emango da, murrizketa onartu nahiz ez.

TRAMITAZIO-EPEA: hilabete eta hilabete eta erdi bitarte.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: Ogasuna.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

7/1996 Foru Legea, maiatzaren 28koa, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituena (BON, 70. zk., 1996-06-10ekoa).

2026ko 2. ordenantza fiskala.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Aldizkako Tributuetako Departamentua (lehen, katastroa)