Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (IVTM) (zirkulazioa) - Ibilgailu matrikulatu berriaren autolikidazioa

Zer da?

Alta eman den urteari dagokion IVTMren autolikidazioa eta ordainketa. Trafikon matrikulatu ahal izateko aurretiko izapidea.
Eskualdaketengatiko eta berriz matrikulatzeagatiko altak eta bajak unitate izapidegileak berak egiten ditu, Trafikoko Probintzia Buruzagitzak aldez aurretik jakinarazita.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok (edo haren ordezkariak; eskatzailea ez bada titularra, interesdunaren NANaren fotokopia aurkeztu behar da, eta, horrez gainera, titularraren NANaren fotokopia eta baimena).

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Izapide egiteko>

PRESENTZIALA

Aurretiko hitzordua

Bulego honetara joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten

Eskatu hitzordua>

Zenbatekoa

TURISMOAK: zaldi fiskalen arabera, 23,57 euro eta 176,80 euro bitartekoa izango da.
AUTOBUSAK: eserleku-kopuruaren arabera, 164,94 euro eta 294,59 euro bitartekoa izango da.
KAMIOIAK: karga erabilgarriaren kg-kopuruaren arabera, 82,57 euro eta 294,59 euro bitartekoa izango da.
TRAKTOREAK: zaldi fiskalen arabera, 40,49 euro eta 161,71 euro bitartekoa izango da.
ATOIAK ETA ERDIATOIAK: karga erabilgarriaren kg-kopuruaren arabera, 41,33 euro eta 164,94 euro bitartekoa izango da.
MOTOZIKLETAK ETA ZIKLOMOTORRAK: cc-en arabera, 5,94 euro eta 116,56 euro bitartekoa izango da.
Tarifak urtekoak dira, eta hiruhilekoka hainbanatuko dira urtean zehar alta ematen bada.

Zergaren kuotari honako hobari hauek aplikatuko zaizkio:
ECO ibilgailuak: 25%ko hobaria.
0 isurpeneko ibilgailuak: 50%ko hobaria.

Eskatzeko baldintzak

Ibilgailu berria matrikulatu aurretik.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa, aurrez aurre: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera-inprimakia (Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoan eskura daiteke).
Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia.

Argibide gehiago

Gestoriek eta sinadura elektronikoaren ziurtagiria duen edozein pertsonak egin dezakete izapide hau Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez. Izapideak zerga ordaintzea eta ordainketaren egiaztagiria lortzea barne hartzen ditu.
Zergadunendako Arreta Bulegoan aurkezten bada, zergaren autolikidazioa emango zaio, eta bertan adierazitako edozein tokitan ordaindu ahal izango da. Autolikidazioaren kopia zigilatuak ordainketaren egiaztagiri gisa balioko du Trafikoko Probintzia Buruzagitzan, ibilgailua matrikulatzeko.

TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea (2/1995 Legea, martxoaren 10ekoa; BOE, 161. zk., 1995/7/7koa).
6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategina onesten duena.

BON, 260. zk., 25/12/31koa.
2026ko 6. ordenantza fiskala.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Aldizkako Tributuetako Departamentua (lehen, katastroa)

Lotutako agiriak