Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Aldizkako zergak eta tasak - Ordainagiriaren kopia

Zer da?

Ordainagiri berri bat emateko eskaera, hasierako alea galdu delako edo zergadunaren etxean jaso ez delako (zirkulazio-zerga, kontribuzioa, IAE, pasabideak eta OVP).

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honen bidez, ordainagirien kontsulta eskura izanen duzu Herritarren Karpetan.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Estekan sakatuz gero, laguntzaile birtual batek gidatuko zaitu eta beharrezko datuak eskatuko dizkizu. Behin Herritarrendako Laguntza Zerbitzuan zure eskaera jasota, posta bidez igorriko dizugu ordainagiriaren kopia ordainagirian agertzen den zerga-helbidera.

Izapide egiteko>

PRESENTZIALA

Aurretiko hitzordua

Bulego honetara joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten

Eskatu hitzordua>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Dagokion aldizkako ordainagiria borondatez ordaintzeko aldian eska daiteke.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Zerbitzua (telefonoz - 010).
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Bat ere ez.

Argibide gehiago

Ordainagiria jada sistema exekutiboaren bidez ordainketa-aldira igaro bada, ez da kopiarik egingo.

TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea (2/1995 Legea, martxoaren 10ekoa; BON, 36. zk., 95/3/20koa).

Honekin lotutako informazioa

Erakunde kudeatzaileak