Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Banku-helbideratzea edo banku-helbideratzearen aldaketa

Zer da?

Banku eta aurrezki-kutxetan aldizkako tributuen ordainagirien ordainketa helbideratzea (kontribuzioa - EJZ, ibiak, eremu publikoaren okupazioa eta zirkulazioa).

Nork egiten ahal du izapidea?

Zergaduna edo ordainagiriaren edo ondasunen titularra.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Eskaera edozein unetan egin daiteke.

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Posta elektronikoz bidaltzea: domiciliaciones@pamplona.es

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

ESKAERA-INPRIMAKIAK:
Unitate izapidegilean eskuratutako inprimakia, 010 zerbitzuak bidalitakoa edo Iruñeko Udalaren webgunetik deskargatutakoa (eskabide orokorra).
Idazkia, honako hauek adierazita: bankuaren edo kutxaren izena; kontu-zenbakia, 20 digituak dituena; titularraren izen-abizenak eta sinadura; NANaren edo IFKaren zenbakia; helbideratu nahi diren ordainagiriak (aldizkako tributu guztiak edo jakin batzuk); ordainagiriaren zenbakia zehaztu (dagokion kanpainaren barruan), hurrengo ordainagirietarako helbideratu nahi den argituta.

Datuak osatu gabe edo oker badaude, ez da eskaera izapidetuko. Interesdunarekin harremanetan jartzen saiatuko dira.

Argibide gehiago

Helbideratzea aurkezten den egunetik aurrera egiten diren ordainagirietarako gauzatuko da.
Aldaketak borondatezko epean ordaintzeko epea amaitu gabe duen ordainagiri bat barnean hartzea nahi bada, espresuki adierazi behar da, eta ordaintzeko epea amaitu baino 7 egun lehenago egin.

TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea (2/1995 Legea, martxoaren 10ekoa; BON, 36. zk., 1995/3/20koa).

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Aldizkako Tributuetako Departamentua (lehen, katastroa)