Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Animaliak Hartzeko Zentroan jasotako animaliak sendatzea

Zer da?

Partikular baten jabetzako txakur bat (edo beste animalia bat) Zentrotik jasotzea, han jasota badago (galduta dagoelako, abandonatuta egon delako, etab.).

Nork egiten ahal du izapidea?

Animaliaren jabea.

Nola egiten da izapidea?

Zenbatekoa

JASOTZEAGATIK: 25,10 euro.
ZENTROAN EGOTEAGATIK:
Medikuak agindutako osasun-egonaldiak: 3,65 euro eguneko.
Beste egonaldi batzuk: 7,30 euro eguneko.

Eskakizunak

Animaliak egunean egon behar du identifikazioari eta amorruaren aurkako txertoari dagokienez. Zentrotik atera aurretik, baldintza hau bete behar da: identifikatu eta txertoa jarri gabe badago, bertan egingo da, eta dagokion tarifa kobratuko da - Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak animalia horiek edukitzeko lizentzia duen pertsona batek jaso behar ditu.

Aurkeztu beharreko agiriak

Animaliaren jabearen identifikazioa (NAN) edo haren ordezkaria izendatzeko idatzizko agiria.
Animaliaren identifikazioa (osasun-liburuxka).

Argibide gehiago

Tasak Animaliak Artatzeko Zentroan ezarritako diru-bilketa zerbitzuetan ordaindu beharko dira, eta dagokion ordainagiria emango dute.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Osasunari buruzko Udal Ordenantzak.
2026ko 15. ordenantza fiskala (I. eta II. epigrafeak).
Animaliak Babesteari buruzko Foru Legea (019/20219 Foru Legea, 2019ko apirilaren 4koa; BON, 71. zk., 2019/04/11koa).
7/2023 Legea, martxoaren 28koa, Animalien Eskubideak eta Ongizatea Babesteari buruzkoa.

TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Animaliak Hartzeko Zentroa