Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Beste hilerri batetik Iruñeko udal-hilerrira lekualdatzea - Gorpuzkiak edo errautsak

Zer da?

Errauts edo gorpuzkiak beste hilerri batetik Iruñeko udal-hilerrira eramatea.

Nork egiten ahal du izapidea?

Gorpuzkiaren eta hilobiaren gainean eskubideak dituen edonork.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honen bidez, eskabide-orri ofizial zuria behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu, bete eta Udal Hilerrian aurkeztu behar duzu eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

KOLUNBARIORA: 188,15 euro (berriz ehorzteagatik 55,60 euro eta hamar urterako lagapenagatik 132,55 euro).
Kolunbarioa okupatuta badago, 10 urterako lagapenaren tasa (EZ GAINERAKOAK) 10% murriztuko da geratzen zaion indarraldiko urte oso bakoitzeko.
PANTEOIRA: 104,70 euro (berriz ehorzteagatik 55,60 euro eta hilobitik ateratzeagatik 49,10 euro).

Eskatzeko baldintzak

Eskaera urte osoan egin daiteke, baina, osasun-kontuak direla eta, ez da komeni gorpuzkiak ekainean, uztailean edo abuztuan lekualdatzea.

AURKEZTEKO BIDEAK:
San Jose udal-hilerria.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.

Eskakizunak

Gorpuzkia bada: hil zenetik gutxienez bost urte igaro behar dute.
Errautsak badira: ez dago eperik.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera-orria eta hilobien baimen-orria.
Udal Gordailuzaintzan dagokion zenbatekoa ordaindu izanaren agiria.
Gorpuzkia beste probintzia bateko hilerri batekoa bada, dagokion autonomia-erkidegoko Osasun Departamentuaren baimena behar da.

Argibide gehiago

Nitxoak beste hilotz bat ehorzteko edo barruan dauden gorpuzkiak ateratzeko baino ezin dira ireki, eta azken hilotza ehortzi zenetik bost urte igaro behar dute. Horrelakoetan bakarrik hobiratu daitezke berriro gorpuzkiak nitxoetan.
Gorpuzkiak eta hilotzak astelehenetik ostiralera lekualdatzen dira (jaiegunetan izan ezik), goizeko 8:00etatik 9:00etara.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Hileta Osasunari buruzko Erregelamendua onesten duen 297/2001 Foru Dekretua, urriaren 15ekoa (BON, 143. zk.).
Udal-hilerria arautzen duen ordenantza - 2000/06/19).
Hilotzen inguruko osasun-xedapenak.
2026ko 14. ordenantza fiskala (I., II. eta IV. epigrafeak).

TRAMITAZIO-EPEA: eskatzaileak adierazten du zer egunetan nahi duen egitea lekualdatzea; ahal den guztietan betetzen da.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

San Jose udal-hilerria

Lotutako agiriak