Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Iruñeko udal-hilerriko hilobi-emakida berritzea edo luzatzea

Zer da?

Panteoi, nitxo, lurreko hilobi edo kolunbario baten emakida berritzeko edo luzatzeko eskaera.

Nork egiten ahal du izapidea?

Gorpuzkiaren eta hilobiaren gainean eskubideak dituen edonork.

Zenbatekoa

NITXOA:
Helduak: 329,90 euro.
Haur txikiak: 247,00 euro.

LURREKO HILOBIA:
Helduak: 454,15 euro.
Haur txikiak: 270,30 euro.

GORPUZKIENDAKO KOLUNBARIOA: 132,55 euro.

ERRAUTSENDAKO KOLUNBARIOA: 132,55 euro.

Eskatzeko baldintzak

Iraungitze-data igaro baino lehen (muga-urtearen barruan).

Eskakizunak

Bat ere ez.

Argibide gehiago

Udal Gordailuzaintzak Hilerriari jakinarazten dio berritzeko ordainketa egin dela; horrenbestez, berritzea edo luzapena eginda geratzen da.
LURRA: hasierako emakida 10 urterako da. Behin bakarrik berritu daiteke, beste 10 urterako. Gero kolunbariora pasa daiteke.
NITXOAK: nahi adina aldiz berritu daitezke, 10 urtetik behin.
KOLUNBARIOA (nitxo txikia): hasierako emakida 10 urterako da. Behin bakarrik berritu daiteke, beste 10 urterako.
PANTEOIA:
1973 baino lehenagokoak: betiko dira.
1973 ondorengoak: 50 urterako dira. Behin bakarrik berritu daiteke, beste 49 urterako.
Hiru hilean behin, oharrak jartzen dira egunkarietan, interesdunei gogorarazteko iraungiko diren nitxoen zerrendak argitaratuko direla hilerriko eta udaletxeko iragarki-tauletan.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Hileta Osasunari buruzko Erregelamendua onesten duen 297/2001 Foru Dekretua, urriaren 15ekoa (BON, 143. zk.).
2026ko 14. ordenantza fiskala (IV. epigrafea).
Iruñeko San Jose udal-hilerria arautzen duen ordenantza (BON, 74. zk.
2000/06/19.
Hilotzen inguruko osasun-xedapenak.

TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

San Jose udal-hilerria