Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Errolda - Estatistika-datuak, askotariko kontsultak, etab.

Zer da?

Estatistika- eta planimetria-datuen, biztanleriaren piramideen eta abarren eskaera.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.

Izapide egiteko>

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

Doakoa, datuen informazioa eskatzeko.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.

Aurkeztu beharreko agiriak

NOLA ESKATU: telefonoz, postaz, posta elektronikoz edo eskabideen bidez

Argibide gehiago

Datuak ziurtagiri batean jasotzea ere eska daiteke. Kasu horretan, eskaera Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, eskabide orokor baten edo idatzizko beste edozein eskaeraren bidez.
Tokiko Gobernu Batzarrari Laguntzeko Organoaren titularrak sinatzen du ziurtagiria, eta kasu horretan aurreikusitako tramitazio-epea astebetekoa da.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Toki Araubidearen Oinarrien Legea Udal Erroldari dagokionez aldatzen duen Legea (4/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa; BOE, 11. zk., 1996/01/12koa).
Errege Dekretua, ekainaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartutako toki-erakundeetako biztanleriari eta lurralde-mugaketari buruzko Araudia aldatzen duena (2612/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa; BOE, 14. zk., 1997/01/16koa).
Udalei errolda kudeatu eta berrikusteko agindu teknikoak ematen dizkieten ebazpenak (1997ko apirilaren 9ko Ebazpena, BOE, 37. zk, 1997/04/11koa, eta 1997ko uztailaren 21eko Ebazpena, BOE 177. zk, 1997/07/25ekoa).
TRAMITAZIO-EPEA: 3-4 egun.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB)