Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Errolda - Beste datu batzuen aldaketa

Zer da?

Errolda aldatzeko eskaera, datu hauetakoren bat aldatu edo zuzendu delako: nortasun-agiria, izena, abizenak, sexua, jaioteguna, jaioterria, nazionalitatea eta ikasketak.

Nork egiten ahal du izapidea?

Pertsona fisiko interesduna edo haren ordezkaria.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Izapide egiteko>

PRESENTZIALA

Aurretiko hitzordua

Bulego honetara joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten

Eskatu hitzordua>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.
Eskaera hori telematikoki egin daiteke, Iruñeko Udalak onartutako ziurtagiri digitala izanez gero. Horretarako, digitalizatutako agiriak aurkeztu behar dira, berariaz diseinatutako morroiaren bidez sortutako errolda-orriarekin batera.
AURKEZTEKO BIDEAK: Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB): EZINBESTEKOA DA AURREZ HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa (prozedura elektronikoa - ziurtagiri digitalarekin).

Aurkeztu beharreko agiriak

1. Eskatzailearen nortasunaren indarreko ziurtagiria: NANa, atzerritar-txartela, pasaportea, gidabaimena. Dokumentua iraungita badago, berritzeko eskaera aurkeztu behar da. Eskaera telematikoki egiten bada, ez da beharrezkoa nortasun-agiria aurkeztea, ziurtagiri digitalak identifikatuko baitu. 2. Eskatutako aldaketaren ziurtagiria (familia-liburua, Erregistro Zibileko ziurtagiria, nortasun-agiri berria...). Eskaera telematikoan, morroiak aukera ematen du dokumentuak aurkezteko. Horretarako, aldez aurretik eskaneatuta eduki behar dituzu PDF formatuan.

Argibide gehiago

Eskaera telematikoetan, Biztanleen Udal Erroldan eskaera onartzearen eta finkatzearen oharra nahiz hura ukatu izanaren jakinarazpena edo errekerimenduak bidaltzea ere bide elektronikoz egingo dira. Horretarako, Iruñeko Udalak mezuak eta jakinarazpenak utziko ditu eskatzailearen udal-karpetan, eta ohartarazpen bat bidaliko zaio hortik, aurkeztutako errolda-orrian azaltzen den helbide elektronikora.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Toki Araubidearen Oinarrien Legea Udal Erroldari dagokionez aldatzen duen Legea (4/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa; BOE, 11. zk., 1996/01/12koa).
Errege Dekretua, ekainaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartutako toki-erakundeetako biztanleriari eta lurralde-mugaketari buruzko Erregelamendua aldatzen duena (2612/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa; BOE, 14. zk., 1997/01/16koa).
2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udal-errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak udalei ematen dizkiena (BOE, 122. zk., 2020/05/02koa).

LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 3 hilabete, behar diren agiri guztiak aurkezten direnetik.
AURREIKUSITAKO TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa, behar diren agiri guztiak aurkezten direnetik.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: baiezkoa.
EBAZPENA: Udal Gerentzia.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB)