Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Errolda - Helbidea aldatzea Iruñean bertan

Zer da?

Iruñeko udalerrian erroldatuta dagoen pertsona batek, udalerri horretan helbidea aldatzeagatik, errolda-aldaketa egiteko eskabidea.

Nork egiten ahal du izapidea?

Pertsona fisiko interesduna.
Izapide hau egiteko, adin nagusiko eta adingabe emantzipatu guztiek Herritarrendako Arreta Bulegora bertaratu behar dute.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikoa edo Cl@verekin bideratu

Izapide egiteko>

PRESENTZIALA

Aurretiko hitzordua

Bulego honetara joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten

Eskatu hitzordua>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

AURREZ AURRE:
Oro har, erroldatzen diren pertsonek bulegora bertaratu behar dute (AURRETIKO HITZORDUAREKIN).

BAIMENAREKIN:
80 urtetik gorako pertsonak.
Bertaratu ezin diren pertsonak, mediku-ziurtagiria aurkeztuta (ospitaleratzea, mugitzeko zailtasuna...).
Hainbat pertsona aldi berean etxebizitza berean erroldatzen badira, bat bakarrik joan daiteke denak erroldatzera.

Aurreko kasu guztietan, ekarri:
Adin nagusikoen baimen sinatua, erroldatzeko helbidea jasotzen duena.
Erroldatzen diren guztien jatorrizko nortasun-agiria.
Adingabeen berariazko agiriak, jarraian adierazitakoaren arabera.

TELEMATIKOKI:
Ziurtagiri digitalarekin (Cl@ve pin edo iraunkorra, FNMT ziurtagiria, NAN elektronikoa...).
Behar diren agiriak digitalizatuta aurkeztu.

Aurkeztu beharreko agiriak

INDARREKO JATORRIZKO NORTASUN-AGIRIAK.
Iraungita badago, berritzeko hitzordua erantsi.
Galdu edo lapurtu badute eta fotokopia bakarrik badu, Poliziaren aurrean jarritako salaketa eta berritzeko hitzordua erantsi.

NANa.
Gidabaimena (Iruñean bertan helbidea aldatzeko soilik balio du).
Egoitza-txartela (AIZa) - «paper berdea» bada, nortasun-agiriarekin edo pasaportearekin batera.
Europar Batasuneko herrialde bateko nortasun-agiria.
Pasaportea.


ADINGABEAK:
Familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria.

Gurasoetako batekin bakarrik erroldatzeko:
Beste gurasoaren baimena eta haren nortasun-agiriaren kopia.
Baimen hori lortu ezin bada, arrazoiak adierazten dituen erantzukizunpeko adierazpena (bulegoan ematen da).

Beste pertsona batzuekin erroldatzeko:
Bi gurasoen baimena eta haien nortasun-agirien kopia.
Haietako baten baimena lortu ezin bada, arrazoiak adierazten dituen erantzukizunpeko adierazpena (bulegoan ematen da).

Jaioberriak:
Automatikoki erroldatzen dira, Erregistro Zibilaren jakinarazpenaren bidez.
Gurasoek erroldako alta aurreratu dezakete, dagozkien agiriak aurkeztuta (familia-liburua edo jaiotza-ziurtagiria).


ETXEBIZITZAREN AGIRIAK:

Jabea bada:
Duela urtebete baino gehiago eskuratua bada, bulegoan egiaztatzen da.
Eskriturak / salerosketa-kontratua (ez dute balio erres-kontratuak edo eraiki aurretik eraikuntza-enpresarekin egindako kontratuak).
Jabetza Erregistroko ohar soila.
Testamentua / jaraunspena onartzeko agiria.
Argindarraren, gasaren edo uraren ordainagiria, kontratuaren titular gisa agertzen dena.

Jabea ez bada:
6 hilabete baino gehiagoko iraupena duen alokairu-kontratua eta alokairuaren azken ordainagiria.
Argindarraren, gasaren edo uraren ordainagiria, kontratuaren titular gisa agertzen dena.
Etxebizitzaren jabearen baimena (alokairuan ez badago) eta jabearen nortasun-agiriaren kopia.
Alokairu-kontratuaren titularraren baimena, helbide horretan erroldatuta badago, alokairu-kontratuaren kopiarekin, alokairuaren azken ordainagiriarekin eta alokairu-kontratuaren titularraren nortasun-agiriaren kopiarekin batera.

Etxebizitza kolektiboak (egoitza, komentua, pentsioa...):
Etxebizitzaren arduradunaren baimena, hura kudeatzen duen erakundearen edo enpresaren zigiluarekin.

Infraetxebizitzak (txabolak, karabanak, kalean...):
Gizarte-zerbitzuen txostena.

Argibide gehiago

Eskaera telematikoetan, Biztanleen Udal Erroldan eskaera onartzearen eta finkatzearen oharra nahiz hura ukatu izanaren jakinarazpena edo errekerimenduak bidaltzea ere bide elektronikoz egingo dira. Horretarako, Iruñeko Udalak mezuak eta jakinarazpenak utziko ditu eskatzailearen udal-karpetan, eta ohartarazpen bat bidaliko zaio hortik, aurkeztutako errolda-orrian azaltzen den helbide elektronikora.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Toki Araubidearen Oinarrien Legea Udal Erroldari dagokionez aldatzen duen Legea (4/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa; BOE, 11. zk., 1996/01/12koa).
Errege Dekretua, ekainaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartutako toki-erakundeetako biztanleriari eta lurralde-mugaketari buruzko Erregelamendua aldatzen duena (2612/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa; BOE, 14. zk., 1997/01/16koa).
2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udal-errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak udalei ematen dizkiena (BOE, 122. zk., 2020/05/02koa).

LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA: 3 hilabete, behar diren agiri guztiak aurkezten direnetik.
AURREIKUSITAKO TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa, behar diren agiri guztiak aurkezten direnetik.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: baiezkoa.
EBAZPENA: Udal Gerentzia.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB)

Lotutako agiriak