Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Estatuko beste udalerri batera bizitzera joateagatik Iruñeko biztanleen udal-erroldan baja Udalak ofizioz ematen du, helmugako
Udalaren jakinarazpena jaso ondoren (edo kontsulatuarena, atzerrira joanez gero).
Izapidea aurreratu daiteke udalerri berriko errolda-agiria aurkeztuz.
Edozein pertsona fisikok.
Bulego honetara joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten
Eskatu hitzordua>Bulegora jo baino lehen, EZINBESTEKOA DA AURREZ HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 edo 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.
Udalerri berriko errolda-agiria.
LEGEZKO ARAUDIA:
Toki Araubidearen Oinarrien Legea Udal Erroldari dagokionez aldatzen duen Legea (4/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa; BOE, 11.
zk., 1996/01/12koa).
Errege Dekretua, ekainaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartutako toki-erakundeetako biztanleriari eta lurralde-mugaketari
buruzko Erregelamendua aldatzen duena (2612/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa; BOE, 14. zk., 1997/01/16koa).
2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udal-errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak udalei ematen dizkiena (BOE, 122. zk., 2020/05/02koa).
TRAMITAZIO-EPEA: ez dagokio.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.