Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Herritarren Entitateen Udal Erroldan izena emateko eskaera.
Legez eratutako irabazi-asmorik gabeko elkarteak, egoitza soziala Iruñean dutenak edo jarduera Iruñeko udal-mugartean egiten dutenak.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Doan.
Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Irabazi-asmorik gabeko entitateak izatea.
Indarreko araudiaren arabera legez eratuta egotea.
Egoitza soziala, egoitza, ordezkaritza nagusia izatea eta/edo jarduerak egitea Iruñeko udal-mugartean.
Beren estatutuen eta jarduketen arabera, funtsezko helburua izatea udalerriko herritarren interes orokorrak edo sektorialak
ordezkatzea, defendatzea, sustatzea edo hobetzea, eta haien bizi-kalitatea hobetzea.
Iruñeko herritarren onurarako programak eta jarduerak egitea.
Funtzionamendu-arau demokratikoak izatea.
Izena emateko inprimakia (lotutako agirien atalean eskuragarri).
Entitatea Nafarroako Gobernuko Elkarteen Erregistroan/Elkarteen Erregistro Nazionalean inskribatuta dagoela egiaztatzen duen
ohar soila edo inskripzioa erabakitzen duen ebazpenaren kopia.
Entitatearen indarreko estatutuen kopia, Nafarroako Gobernuak ikus-onetsia.
Elkartearen IFZaren kopia.
Iruñeko Udaleko Hezkuntzako, Herritarren Partaidetzako eta Euskarako Alorrari zuzendutako eskabide elektronikoaren bidez aurkeztu.
Nahitaezkoa da inskribatutako datuetan gertatzen den edozein aldaketa jakinaraztea, baita desegitea edo ixtea Udalari jakinaraztea
ere.
Betebehar horiek bete ezean, elkarteari baja emango zaio Erregistroan.
LEGEZKO ARAUDIA: Iruñeko Udalaren Herritarren Partaidetzarako Erregelamendua.
TRAMITAZIO-EPEA: 30 egun.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: baiezkoa.