Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Gutun-azal itxian entregatu beharreko agiria konpultsatzea (lizitazioetarako)

Zer da?

Jatorrizko agiri baten fotokopia autentifikatzea Udalak deituriko enkante, lehiaketa eta abarretan parte hartzeko, zeinetan agiriak gutun-azal itxi batean aurkeztea eskatzen baita.
Jatorrizko agiria Udalarena den edo Udalak jaulkia den agiri baten fotokopia autentifikatzea.

Nork egiten ahal du izapidea?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Zenbatekoa

Erkatze bakoitzeko, 2,45 euro.
Pertsona berak espediente bakar batean aurkeztu beharreko agiriak erkatze bakartzat hartzen dira.

Eskatzeko baldintzak

Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Aurkeztu beharreko agiriak

Jatorrizko agiriak eta haien fotokopiak.

Argibide gehiago

Erregistro Orokorrean agiriak konpultsatzen dira, betiere egun horretan bertan entregatuko badira.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (BOE, 236. zk., 2015/10/02koa).
2026ko 7. ordenantza fiskala (IV. epigrafea)

TRAMITAZIO-EPEA: 1 egun.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: fotokopia erkatuek erregistroko arduradunaren sinadura daramate.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Alkatetzako Alorra - Aholkularitza Juridikoa