Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Iruñeko Udalean talde bati protokolozko harrera egiteko eskaera.
Taldearen edo kolektiboaren ordezkaria.
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Bat ere ez.
Eskaera harrera egiteko eskatutako eguna baino gutxienez HILABETE LEHENAGO egin behar da.
AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Posta elektronikoaren bidez: visitasguiadas@pamplona.es
Efemerideren baten harira egin behar da (urteurrena, biltzarra, etab.).
Eskabide-orri orokorra, harrera zergatik eskatzen den, zenbat pertsona bertaratuko diren eta noiz egingo den adierazita.
Harrerak astelehenetik ostiralera goizez egiten dira (jaiegunetan izan ezik), betiere goiz horretan prentsaurrekorik edo beste
ekitaldi instituzionalik aurreikusita ez badago.
Gutxienez 15 pertsonarendako eta gehienez 30 pertsonarendako.
Alkateak edo hark eskuordetutako zinegotzi batek egiten du harrera, eta udalbatza osoa gonbidatzen da.
Harrera Udaletxeko Harrera Aretoan egiten da.
LEGEZKO ARAUDIA: ez dago berariazkorik.
TRAMITAZIO-EPEA: ahal dela telefonoz jakinarazten zaio eskatzaileari harrera onartu den ala ez.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.