Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Katastro-datuei buruzko erreklamazioa aurkeztea (katastro-balioa, azalerak, erabilerak, etab.).
Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat bete ahal izango duzu eta Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikora bidaltzeko laguntza jasoko duzu.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, Eskabide orokor bat betetzeko laguntza jasoko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, inprimatu behar duzu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Izapide egiteko>Aukera honetaz baliatuta, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Ondorio juridikoak izan ditzan, eskatutako dutuekin bete, inprimatu eta Iruñeko Udaleko Aurrez aurreko Erregistro- bulegoetako batean aurkeztu, eskatutako gainerako agiriekin batera.
Eskabide-orria behera kargatu>Bulego hauetako batera joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten
Eskatu hitzordua>AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa, aurrez aurre: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010
EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Erregistro Elektronikoa.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.
Katastroko datuei buruzko erreklamazioa dagokion Udalean egin behar da, Udalek baitute katastroak edukitzeko legezko betebeharra
eta, beraz, haiei dagokie datuak erreklamazioen arabera aldatzea.
Nafarroako Gobernuaren Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuan Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistro Fiskalean jasotako
datuen berri ematen dute (balio katastrala barnean dela).
Erreklamaziotzat jotzen dira balioei, ondasunen azalerei, tipologiei eta abarri buruz egiten diren ahozko erreklamazioak edo
kontsultak.
Idatzizko erreklamazioak, errekurtsoak eta abar Udalean aurkeztuko dira, Zergadunendako Arreta Bulegoan, Erregistro Orokorrean
edo osagarrietan, edo elektronikoki.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
Iruñeko Udaleko Aldizkako Tributuetako Departamentua (lehen, katastroa)