Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Pertsona batek testamenturik egin duen eta zer notarioren aurrean egin duen egiaztatzen duen agiria. Horrela, jarauntsi-eskubideren bat izan dezaketen pertsonak azken testamentua baimendu duen notarioarengana joan eta haren kopia baimendua eskuratu ahal izanen dute. Agiri hau beharrezkoa da oinordetzako edozein egintza egiteko.
Aurrez aurre, aurrez hitzordua eskatuta.
Postaz.
https://www.mjusticia.gob.es webgunearen bidez.
Leihatila bakarra.
Eskabidea ezin izanen da aurkeztu heriotza-datatik hamabost egun baliodun igaro arte.
Unitate izapidegileak emandako eskaera-inprimakia, heriotza-agirian ageri diren datuekin beteta.
Hitzez hitzeko heriotza-ziurtagiriaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua, pertsona hil den herriari dagokion Erregistro
Zibilak emana, non nahitaez hildakoaren gurasoen izenak agertu behar baitira.
Tasa ordaindu izanaren ziurtagiria.
Emateko epea: zerbitzuaren eskariaren araberakoa.
Justizia Ministerioaren Nafarroako Lurralde Gerentzia
OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.