Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Tokiko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu bereziengatiko tasak - Zerbitzu publikoak ustiatzen dituen enpresak hiruhilekoko autolikidazioa aurkeztea

Zer da?

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehen tituluko IV. kapituluko 7a atalean ezarritako ordainarazpenaren aitorpen-likidazioa egitea.

Tasa hauen zerga-egitatea da tokiko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egitea, elektrizitatea, ura, gasa edo beste edozein fluido, telefonia finkoa eta komunikazio elektronikoko beste zerbitzu batzuk bideratzeko lineak, hodiak eta galeriak erabiliz; barne hartzen dira zerbitzua ematearekin lotutako lineetarako zutoinak, kableak, euskarriak, lotura-, banaketa- edo erregistro-kaxak, transformadoreak, errailak, baskulak, antenak, salmenta automatikoko aparatuak eta antzeko beste batzuk, haien titularra nor den gorabehera, interes orokorrekoak diren edo bizilagun guztiei edo haien zati handi bati eragiten dieten hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek egiten dutenean.

Nork egiten ahal du izapidea?

Ura, gasa, elektrizitatea, telekomunikazioak (telefonia finkoa) eta interes orokorrekoa den edo bizilagun guztiei edo haien zati handi bati eragiten dien antzeko beste edozein hornidura-zerbitzu ustiatzeko tokiko jabari publikoko lurzorua, lurgaina edo lurpea modu pribatiboan erabiltzen duten edo bereziki aprobetxatzen duten enpresa ustiatzaileak.

Tasa honen ondorioetarako, zerbitzua ustiatzen duten enpresatzat hartzen dira garraio-, banaketa- eta merkaturatze-enpresak. Nolanahi ere, subjektu pasibo izango dira bai erabilitako sare edo azpiegituren titularrak, bai horiek erabiltzeko, haietara sartzeko edo interkonektatzeko eskubide baten titularrak.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honen bidez, eskabide-orri ofizial bat behera kargatuko duzu. Eskabidea inprimatu, bete eta sinatu beharko duzu, eta gero ordaintzera joan eskabidean bertan jasota dauden entitate laguntzaileetako batera, horrek ezarritako ordutegian.

Eskabide-orria behera kargatu>

Zenbatekoa

1 - Enpresa horiek urtero udal-mugartean fakturazioaren bidez lortzen dituzten diru-sarrera gordinek zehazten dute tasaren zerga-oinarria.

2 - Fakturaziotik datozen diru-sarrera gordintzat hartzen dira entitate bakoitzari egotzi ahal zaizkionak eta hark udal-mugarte honetan emandako zerbitzuen ordainetan lortutakoak.

3 - Ondorio horietarako, diru-sarrera gordinen barruan ez dira sartuko emandako zerbitzuak kargatzen dituzten zeharkako zergak, ez eta hirugarrenen kontura kobratutako kontu-sail edo zenbatekoak ere, baldin eta tasaren zenbatekoa zehazteko araubide berezi hau aplikatzen zaion entitatearen diru-sarrera propioak ez badira. Era berean, fakturaziotik datozen diru-sarrera gordinen barruan ez dira sartuko Ekonomia Ministerioko Energia Elektrikoa Ekoizteko Instalazioen Administrazio Erregistroko 1a edo 2a atalean inskribatutako instalazioetan erabiliko diren hornidura-zerbitzuengatik jasotako zenbatekoak, araubide berezi honen arabera zergapetu daitekeen energia sortzeko beharrezko lehengai gisa erabiltzen badira.

4 - Hornidurak egiteko besteren sareak erabiltzen dituzten enpresek fakturazioko diru-sarrera gordinei kenduko dizkiete beste enpresa batzuei beren sareetara sartzeagatik edo interkonektatzeagatik ordaindutako zenbatekoak. Sare horien titular diren enpresek kontzeptu horrengatik jasotako zenbatekoak fakturazioko diru-sarrera gordinen barruan zenbatu beharko dituzte.

5 - Ez dira fakturaziotik datozen diru-sarrera gordintzat hartuko:
a) Enpresek jaso ditzaketen ustiapen- edo kapital-dirulaguntzak.
b) Kalte-galerengatik eskatutako kalte-ordainak, salbu eta 4) apartatuan zehaztutako diru-sarrera gordinen barruan sartu behar diren kobratu gabeko zenbatekoen konpentsazioa edo ordaina badira.
d) Finantza-sarrerak, hala nola interesak, dibidenduak eta antzeko beste edozein.
e) Enpresek beren ibilgeturako egindako lanak.
f) Beren ondarearen parte diren ondasun eta eskubideak besterentzetik datozen zenbatekoak.

6 - Araubide berezi hau aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa ezin izango zaie hornidura-zerbitzuen erabiltzaileei jasanarazi.

7 - Hemen araututako tasak bateragarriak dira tokiko eskumeneko zerbitzuak emateagatik edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeen beste tasa batzuekin, enpresa ustiatzaileek haien subjektu pasibo izan behar badute; tasa hau ordaintzeak baztertu egiten du udaleko eremu publikoen lurzoruaren, lurpearen edo lurgainaren erabilera pribatiboaren edo aprobetxamendu bereziaren ondoriozko beste tasak ordainaraztea.


Tasaren zenbatekoa aurreko apartatuetan zehaztutako zerga-oinarriari 1,5% aplikatuz zehazten da.

Eskatzeko baldintzak

AURKEZTEKO BIDEAK:
Iruñeko Udalaren Zergadunendako Arreta Bulegoa, aurrez aurre: EZINBESTEKOA DA AURRETIKO HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 EDO 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN WEBGUNEAN.
Iruñeko Udalaren erregistroak.
Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa.


Tasaren subjektu pasibo diren hornidura-zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek hiru hilean behin aurkeztu beharko dute udal-mugartean lortutako diru-sarrera gordinen aitorpena, zergadunari ematen zaion inprimaki onetsiaren arabera.

Aitorpena egitean, enpresek tasaren zenbatekoa likidatu eta ordaindu beharko dute, aitortutako hiruhilekoaren ondoko hilabetearen barruan.

Udal Diruzaintzan ordainduko da, edo CaixaBank, Banco Santander, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA), Caja Laboral Kutxa, Caja Rural de Navarra, BBK-Kutxabank eta Banco Sabadell entitateetako edozein bulegotan, udalaren egoitza elektronikoan eskura daitekeen aitorpen-likidaziorako inprimakiarekin eta entitate bakoitzak ezarritako ordutegian; Interneten ere ordaindu daiteke, udalaren webgunearen bidez, edo Iruñeko Udalak tasa kudeatzeko atxikitzen dituen hitzarmenetan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Eskakizunak

Bat ere ez.

Argibide gehiago

Hornidura-zerbitzuen ustiatzaile izan eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egin behar duten enpresek aurretik eman beharko dute horren berri, eta kasuan kasuko zerbitzua emateko gaitzen dituen tituluaren jabe izan behar dute.

Erabilera edo aprobetxamendu hori egin ahal izateko obrarik egin behar badute, enpresek behar den obra-lizentzia eskatu beharko dute.

Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin badakar hiriko jabari publikoko eremuak suntsitzea edo hondatzea, onuradunak -egokitzen ahal zaion tasa ordaintzeaz gain- horiek guztiak berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaindu beharko du, baita zenbateko hori aurretik gordailu gisa utzi ere.

Ordenantza honek arautzen duen tasa ordaintzeak berekin dakar beste Ordenantza batzuetan arautzen diren eta hiriko eremu publikoetako lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak sortzen dituen beste tasa batzuk ordaintzetik salbuestea, erabilera edo aprobetxamendu horiek hornidura-zerbitzuak emateko beharrezkoak diren kasuetan.

Hala ere, tasa hau bateragarria izango da toki-eskumeneko zerbitzuak emateagatik edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeen beste tasa batzuekin, non enpresa horiek haien subjektu pasiboak izan beharko baitute.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Araudia

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea (2/1995 Legea, martxoaren 10ekoa; BOE, 161. zk., 1995/7/7koa).

2026ko 21. ordenantza fiskala.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udaleko Ez-aldizkako Tributuetako Departamentua (lehen Gainbalioak eta Errentak)