Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa

Informazioa

Egoitza elektronikoa Interneteko udal-bulegoa da. Egoitza elektronikoaren ziurtagiria du, eta horrek bermatzen du titularra Iruñeko Udala dela.

Egoitzan hiru zerbitzu mota erabil daitezke: informazio-zerbitzuak, zerbitzu publikoak eta zerbitzu pribatuak.
1 - Informazio-zerbitzuek udalaren eta haren zerbitzuen informazioa eta nabigatzeko eta edukiak bilatzeko laguntzak hartzen dituzte barne.
2 - Zerbitzu publikoetan ez da beharrezkoa pertsona identifikatzea, ezta izapidea sinatzeko ere. Mota horretako zerbitzuen adibideak dira: eskabideak deskargatzea, agiriak «sinadura elektronikorik gabe» eskatzea, ordainagiriak ordaintzea edo enplegu publikoko deialdiak kontsultatzea.
3 - Zerbitzu pribatuek ziurtagiri digitalaren edo Cl@ve sistemaren bidezko identifikazioa eskatzen dute. Zerbitzu horien adibideak dira: «Nire herritar-karpeta» eskuratzea, «Nire jakinarazpen elektronikoak» kontsultatzea edo «Erregistro elektronikoan» sartzea eskabideak bidaltzeko.

ORDUTEGIA: urteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan. Hala ere, egun baliogabean aurkeztutako eskabideak hurrengo lehen egun balioduneko lehen orduan aurkeztutzat joko dira.

SARTZEKO MODUAK:
Egoitzako agerraldia Internet bidez egiten da, https://sedeelectronica.pamplona.es helbidean sartuta

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa