Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Erroldatuta dagoen etxebizitzan bizi ez den pertsona bati udal-erroldan baja emateko eskatzea.
Esta opción descargará el pdf SOLICITUD DE BAJA - RELACIÓN DE PERSONAS. Para que tenga efectos jurídicos debe rellenarla, firmarla y presentarla en cualquiera de las oficinas de Registro Presencial del Ayuntamiento de Pamplona, adjuntando otros documentos que considere oportunos.
Eskabide-orria behera kargatu>Bulego hauetako batera joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten
Eskatu hitzordua>Doan.
Ez dago eskaerak aurkezteko eperik.
Bulegora jo baino lehen, EZINBESTEKOA DA AURREZ HITZORDUA ESKATZEA TELEFONOZ (010 edo 948-420100) EDO TELEMATIKOKI UDALAREN
WEBGUNEAN.
Jabea izatea edo etxebizitzan erroldatuta egotea.
Jabea ez bada, gutxienez 3 hilabetez egotea erroldatuta.
Baja-eskaera.
Eskaera berresten duen bizilagun baten erantzukizunpeko adierazpena (ez du balio jabea izatea, ez interesdunen senitartekoa
izatea, ez baja-eskaerari dagokion etxebizitzan bertan erroldatuta egotea).
LEGEZKO ARAUDIA:
Toki Araubidearen Oinarrien Legea Udal Erroldari dagokionez aldatzen duen Legea (4/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa; BOE, 11.
zk., 1996/01/12koa).
Errege Dekretua, ekainaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartutako toki-erakundeetako biztanleriari eta lurralde-mugaketari
buruzko Erregelamendua aldatzen duena (2612/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa; BOE, 14. zk., 1997/01/16koa).
2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udal-errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak udalei ematen dizkiena (BOE, 122. zk., 2020/05/02koa).
TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
EBAZPENA: 9 - 12 hilabete.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB)