Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Errolda - Baja - Beste herrialde batera bizitzera joatea

Zer da?

Udal-erroldan baja emateko eskatzea, jatorriko herrialdera itzultzeagatik edo beste herrialde batera joateagatik.

Nork egiten ahal du izapidea?

Pertsona fisiko interesduna edo haren ordezkaria.

Nola egiten da izapidea?

ON LINE

Sinadura elektronikorik gabe bideratu

Aukera honek behera kargatu daitezkeen agiri-atal batera eramanen zaitu. Ondorio juridikoak izan ditzaten, behar dituzun agiriak inprimatu, bete eta aurkeztu beharko dituzu Iruñeko Udaleko Aurrez Aurreko Harrera Bulegoan (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia, 2), eskatutako gainerako agiriekin batera.

Izapide egiteko>

Eskabide-orria behera kargatu

Aukera honek behera kargatu daitezkeen agiri-atal batera eramanen zaitu. Ondorio juridikoak izan ditzaten, behar dituzun agiriak inprimatu, bete eta aurkeztu beharko dituzu Iruñeko Udaleko Aurrez Aurreko Harrera Bulegoan (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia, 2), eskatutako gainerako agiriekin batera.

Eskabide-orria behera kargatu>

PRESENTZIALA

Aurretiko hitzordua

Bulego honetara joan aurretik, hitzordua eskatu behar da Interneten

Eskatu hitzordua>

Zenbatekoa

Doan.

Eskatzeko baldintzak

Espainiako herritarrak: beste herrialde batera bizitzera joateagatik Iruñeko biztanleen udal-erroldan baja Udalak ofizioz ematen du, herritarra helmugako kontsulatuan inskribatu eta kontsulatuak INEren bidez jakinarazi ondoren. Izapidea arindu daiteke kontsulatuko inskripzio-ziurtagiria aurkeztuz.

Atzerriko herritarrak: aurrez aurre Herritarrendako Arreta Bulegoan, herrialdetik alde egin aurretik, edo eskatutako agiriak helmugako herrialdetik bidalita.

Aurkeztu beharreko agiriak

Espainiako herritarrak: kontsulatuko inskripzio-ziurtagiria edo baliokidea.

Atzerriko herritarrak:
AURREZ AURREKO TRAMITAZIOA: baja eman behar zaion pertsonaren nortasun-agiria: atzerritarren txartela edo pasaportea, eta herrialdetik alde egin duela egiaztatzen duen agiria (hegazkin-txartela, tren-txartela...). Norberaren baliabideak erabiliz joanez gero, eskaera postaz egin beharko da helmugako herrialdetik.
AURREZ AURREKOA EZ DEN TRAMITAZIOA: Iruñeko udal-erroldan baja emateko eskaera sinatua, zein herrialdetara joan den adierazita. Baja eman behar zaien pertsonen nortasuna egiaztatzen duten agirien fotokopiak: atzerritarren txartela edo pasaportea.
Hori guztia postaz bidali behar da helmugako herrialdetik Herritarrendako Arreta Bulegora.

Araudia

LEGEZKO ARAUDIA:
Toki Araubidearen Oinarrien Legea Udal Erroldari dagokionez aldatzen duen Legea (4/1996 Legea, urtarrilaren 10ekoa; BOE, 11. zk., 1996/01/12koa).
Errege Dekretua, ekainaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuak onartutako toki-erakundeetako biztanleriari eta lurralde-mugaketari buruzko Erregelamendua aldatzen duena (2612/1996 Errege Dekretua, abenduaren 20koa; BOE, 14. zk., 1997/01/16koa).
2020ko otsailaren 17ko Ebazpena, udal-errolda kudeatzeko jarraibide teknikoak udalei ematen dizkiena (BOE, 122. zk., 2020/05/02koa).

TRAMITAZIO-EPEA: berehalakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ez dagokio.
EBAZPENA: ez dagokio.

Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñeko Udalaren Herritarrendako Arreta Bulegoa (HAB)

Lotutako agiriak