Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Iruñeko Udalari zuzendutako eskaerak, idazkiak, kontsultak edo komunikazioak eta erantsitako agiriak elektronikoki aurkeztea.
Aurkezpen horretarako eskatzailearen sinadura elektronikoa behar da; beraz, herritarrak Cl@ve-n erregistratuta egon behar
du edo titularra identifikatzeko aukera ematen duen NAN elektronikoa edo baliozko beste ziurtagiri digital bat izan. Adierazitako
izapidea egin ondoren, erabiltzaileak «hartu-agiria» jasoko du.
Agiri ofizialen irteera elektronikoa.
ORDUTEGIA: urteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan. Hala ere, egun baliogabean aurkeztutako eskabideak hurrengo lehen egun
balioduneko lehen orduan aurkeztutzat joko dira.
AURKEZTEKO MODUA:
«Egoitza Elektronikoaren» bidez, https://sedeelectronica.pamplona.es helbidean; helbide horretan «NIRE HERRITAR-KARPETA» atalera
joan behar da eta, laguntzailea erabiliz, eskabide orokorra bete, Udal honetara bidaltzeko.