Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago
Faktura bat formatu elektronikoan telematikoki bidaltzea Iruñeko Udalari, udal-alor kudeatzaileek izapidetu dezaten.
Edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Doan.
AURKEZTEKO BIDEAK:
http://facturae.pamplona.es
http://www.face.gob.es
Fakturak Facturae 3.2.1 formatuko «facturae» fitxategi bat izan behar du, eta ziurtagiri digital aitortu batean oinarritutako
sinadura elektroniko aurreratuaren bidez sinatuta egon behar du.
«facturae» fitxategiak «xml» edo «xsig» karaktere-katea izan behar du luzapen gisa (informatikan, fitxategi baten luzapena
fitxategiaren izenari erantsitako karaktereak dira, eta normalean puntu bat izaten dute aurretik).
Facturae 3.2.1 formatuko «facturae» fitxategia, elektronikoki sinatua, lehen zehaztutako bideetako batean.
LEGEZKO TRAMITAZIO-EPEA:
Kontratazio-organoek kontratuaren prezioa ordaindu beharko dute hogeita hamar egun naturaleko epean, dagokion faktura edo
kontratua osorik edo zati batean gauzatu dela egiaztatzen duen agiri baliokidea beren erregistroan jasotzen dutenetik. Obra-kontratuen
kasuan, epe hori obra-ziurtagiriak ematen direnetik zenbatuko da (Kontratu Publikoei buruzko 2/2018 Foru Legearen 155. artikulua).
AURREIKUSITAKO EPEA: gehienez Kontratuei buruzko Foru Legeak ezarritakoa.
ADMINISTRAZIO-ISILTASUNA: ezezkoa.
EBAZPENA: Alkatetza edo zinegotzigo ordezkariak, zenbatekoaren arabera.
Unitate izapidegileak beretzat gordetzen du beste edozein agiri-mota osagarri eskatzeko aukera, izapidea zuzen kudeatze aldera.
2/1995 FORU LEGEA, MARTXOAREN 10EKOA, NAFARROAKO TOKI OGASUNEI BURUZKOA (BON, 36. zk., 1995eko martxoaren 20koa).
1/2007 FORU LEGEA, otsailaren 14koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea toki-kontratazioaren
arloan aldatzen duena.
2/2018 FORU LEGEA, APIRILAREN 13KOA, KONTRATU PUBLIKOEI BURUZKOA.
PRE/2971/2007 AGINDUA, urriaren 5ekoa, bitarteko elektronikoen bidez fakturak emateari buruzkoa.
25/2013 Legea, abenduaren 27koa, bitarteko elektronikoen bidez fakturak emateari buruzkoa, horien hartzailea Estatuko Administrazio
Orokorra edo hari lotutako edo haren mendeko erakunde publikoak direnean.
Iruñeko Udaleko Ogasuneko eta Kontratazio Publiko Arduratsuko Alorra