Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu orrira eginiko bisita kudeatzeko eta zure nabigazioari buruzko informazioa biltzeko, webgunearen trafikoa aztertzeko xedez. Argibide gehiago

Iruñerriko hiri-garraioa - 2026rako tarifa soziala (E motakoa)

Nork egiten ahal du izapidea?

Ezintasun absolutua, baliaezintasun handia edo % 65eko edo hortik gorako elbarritasun egiaztatua duten pertsonak.

Zenbatekoa

E MOTAKO TARIFA: 0,40 euro.
TARIFA MURRIZTUA (2026/12/31RA ARTE): 0,23 euro.

Eskatzeko baldintzak

ESKAERAK: Iruñerriko Mankomunitateko Herritarrendako Arreta Zerbitzuan, 08:30etik 14:30era (aurrez hitzordua eskatu).

Eskakizunak

Ezinbestekoa da Mankomunitateak emandako txartela erabiltzea.

Aurkeztu beharreko agiriak

Eskaera-inprimakia.
NANaren bi aldeen fotokopia.
Egungo argazki bat koloretan, nortasun-agirirako modukoa. Herritarrendako Arreta Bulegoan egin dezakete izapidea egiteko unean.
Desgaitasuna egiaztatzen duen ziurtagiria.

Argibide gehiago

TXARTELA BERRITZEA: 5 urtean behin. Txartelaren baliozkotasuna automatikoki berrituko da beste 5 urtez, azken urtean txartela erabili dela antzematen bada (billabesan bidaia bat egitea edo saldoa kargatzea).

Interneteko helbidea

Honekin lotutako informazioa

Organo kudeatzailea

Iruñerriko Mankomunitatea

OHARRA: Iruñeko Udala ez da beste erakunde batzuei buruzko datuen erantzule.