Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA
  1. Egoitza Elektronikoaren Hasiera

Kontratazio-mahaia

Arauketa

Uztailaren 2ko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 228. artikuluak eta Alkatetzak onetsitako kontratazio-instrukzioak arautzen dute mahaiaren osaera.

Zer kontratutan izendatu behar da?

Kontratazio-mahaia nahitaez eratu beharko da emakida-kontratuetarako, 200.000 eurotik (BEZa kanpo) gorako zenbatekoa aurreikusita duten obra-kontratuetarako, eta 60.000 eurotik (BEZa kanpo) gorako zenbatekoa aurreikusita duten hornidura- eta zerbitzu-kontratuetarako.

Kontratazio-mahaiaren esku-hartzea nahitaezkoa ez den kasuetan, prozedura mota hauetan, jakinaraziko da kontratazio-mahaia izendatzea aukeratu den edo zer langile tekniko edo juridiko izendatu diren lizitazioan onartzeko, eskaintzak baloratzeko eta kontratuaren organoari kontratuaren esleipena proposatzeko eginkizunetarako.

Noiz izendatzen da kontratazio-mahai bat?

Kontratazio-mahaiak izendatzen dira kontratu bakoitzaren baldintza partikularrak onesterakoan. Kontratu bakoitzaren baldintza partikularren K letran identifikatzen dira mahaia osatzen duten pertsonak.

Nortzuek osatu behar dute kontratazio-mahai bat?

A) Prozedura irekiak, prozedura murriztuak eta prozedura negoziatuak.

Kontratazio-mahaia gutxienez honako hauek osatuko dute:

  • Iruñeko Udaleko Alkatea edo Alkateak horretarako eskuordetzen duen zinegotzia.
  • Iruñeko Udaleko zerbitzuko bi teknikari, kontratuaren xede den arloan adituak.
  • Iruñeko Udaleko zerbitzuko langile bat, zuzenbidean lizentziaduna edo graduduna.

Guztiek eskubide osoko mahaikideak izanen dira, ahotsa eta botoarekin.

Mahaiaren saioetara Iruñeko Udalaren zerbitzuko langileak zein aholkulari adituak gehitu daitezke beharrezkoak izanez gero, landu beharreko gaien arabera eta kontratazio-mahaiak hala erabakitzen badu.

B) Prozedura sinplifikatuetan.

Ez da derrigorrezkoa kontratazio-mahaia eratzea, salbu eta emakida bat bada.

Kontratu bakoitzaren baldintza partikularren K letran jakinaraziko da kontratazio-mahaia izendatzea aukeratu den edo langile teknikoak edo juridikoak izendatu diren lizitazioan onartzeko, eskaintzak baloratzeko eta kontratuaren organoari kontratuaren esleipena proposatzeko eginkizunetarako. Bi kasuetan izendatutako pertsonak identifikatuko dira.

Nire Herritar Karpeta

Hauxe zure gunea duzu, argibideak eskuratzeko, erregistro elektronikora sartzeko eta hainbat izapide egiteko.

Sartu > Zure ziurtagiri digitala eskuratzea edo Cl@ven izena emanda egotea baino ez duzu behar