Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA
  1. Egoitza Elektronikoaren Hasiera

Lege-oharra

Martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 10 artikuluak, martxoaren 30eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legean xedatutakoarekin bat etorrita, ezartzen du egoitza sortzeko aginduan identifikatu beharko dela haren titularra, eta, baita ere, kudeaketaren zein egoitzan herritarren eskura jarritako zerbitzuen organo arduradunena.

Arau hori betez, Iruñeko Udaleko Administrazio Elektronikoa arautzen duen Ordenantzaren 7.4 artikuluak ezartzen du bere egoitza elektronikoaren titularraren identifikazioa bermatuko dela, Iruñeko Udala horren titularra dela esaten duen ziurtagiri digital baten bidez. Halaber, ordenantza horren 7.5. artikuluaren arabera, egoitza elektronikoan kudeaketaren eta egoitzan erabilgarri jarritako zerbitzuen organo arduradunen identifikazioa egonen da.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 38.2 artikuluarekin bat, "egoitza elektroniko bat ezarriz gero, titularraren erantzukizuna izanen da haren bidez irits daitezkeen zerbitzuak eta informazio osoak, egiazkoak eta eguneratuak izatea". Lege hori hein batean garatzen duen Errege Dekretuaren 12. artikuluak honako hau eransten du: "Egoitza elektronikoaren titularrak, eta, hala badagokio, hari lotutako egoitza elektronikoarenak bermatuko du horren bitartez eskura daitezkeen informazioa eta zerbitzuak osoak, egiazkoak eta eguneratuak direla, eta haien gaineko erantzukizuna hartuko du"

Egoitza elektronikoak beharrezko neurriak hartuko ditu herritarrek jakin dezaten jasotzen ari den informazioa edo zerbitzua egoitzari berari, egoitza izaera ez duen sarrera-puntu bati edo hirugarren bati dagokion.

Zentzu horretan, egoitza elektronikoak loturetan jarritako mezuen bidez adierazi beharko du bertara sartuta egoitza uzten ari den edo bertan jarraitzen den.

Jabetza intelektuala eta industriala

Hala egoitza elektroniko honen diseinua eta bertoko iturri-kodeak, nola logoak, markak eta gainerako zeinu bereizgarriak Iruñeko Udalarenak dira eta dagozkien jabego intelektual eta industrialen eskubideek babestuta daude. Erabat debekatuta dago haiek erabili, erreproduzitu, banatu, jendaurrean eman, eraldatzea edo haien parekoa edo berdintsua den beste edozein jarduera egitea, salbu Iruñeko Udalak berariaz baimentzen badu. Egoitza honen edozein edukiren erabilera-lizentzia, erabiltzaileari emandakoa, eduki hori deskargatu eta modu pribatuan erabiltzera mugatzen da; betiere aipatu edukiak osorik mantendu beharko dira eta iturria aipatu beharko da (37/2007 Legea, azaroaren 16koa, sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzkoa).

Hizkuntza koofizialen erabilera Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoan

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 13. artikuluan ezartzen du pertsonek eskubidea dutela administrazio publikoekiko harremanetan beren Autonomia Erkidegoko lurraldean ofizialak diren hizkuntzak erabiltzeko, Lege horretan eta gainerako ordenamendu juridikoan aurreikusitakoarekin bat. Horretarako, egoitza elektronikoek beren eduki eta zerbitzuak dagozkien hizkuntzetan eskuragarri egotea ahalbidetu beharko dute, egoitza elektronikoen titularren eskumeneko lurraldean hizkuntza-koofizialtasunaren araubidea dagoenean. Prozeduren kudeaketa elektronikoan erabilitako sistemak eta aplikazioak urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 15. artikuluan hizkuntza ofizialen erabilerari buruz xedatutakora egokituko dira.

Egoitza honetako edozein ataletan hizkuntza koofizialen erabilerak ez du egoitzan sartutako prozedura guztietarako onargarritasuna aurrez epaitzen; hori kasuan-kasuan ebatziko da, dagokion arauzko prozedura aplikatuz.

Zuzenbide aplikagarria eta jurisdikzio eskuduna

Lege-ohar hau osatzen duten terminoen interpretazioan izan daitezkeen eztabaida edo gatazkaren aurrean edota egoitza honetako zerbitzuekin loturiko edozein arazoren aurrean, Espainiako legedia izanen da aplikagarri.

Egoitzara bisita egitean edota bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzean sor daitekeen edozein gatazka ebazteko, Iruñeko Udalak eta egoitzaren erabiltzaileak Iruñeko epaitegiei eta auzitegiei men egitea adosten dute.

Nire Herritar Karpeta

Hauxe zure gunea duzu, argibideak eskuratzeko, erregistro elektronikora sartzeko eta hainbat izapide egiteko.

Sartu > Zure ziurtagiri digitala eskuratzea edo Cl@ven izena emanda egotea baino ez duzu behar