Data eta ordu ofizialak: 2017-03-26 07:27:44

Ayuntamiento de Pamplona. Sede electrónica.

  1. Egoitza Elektronikoaren Hasiera

Nire Herritar Karpetaren arauak eta baldintzak

Zer da Nire Herritar Karpeta?

Nire Herritar Karpeta Iruñeko Udalarekin harremanetan egoteko herritarrek duten komunikazio pertsonaleko bitartekoa birtuala da. Horrek aukera ematen du herritarrek Udalean egin nahi dituzten gestioak gauzatu eta arintzeko nahiz udal-administrazioa herritarrengana hurbiltzeko. Zerbitzua doanekoa da erabat eta herritarren eskura dago Interneten eguneko 24 orduz, urteko 365 egunetan. Pertsona fisikoek edo juridikoek nahiz nortasun juridikorik gabeko erakundeek erabiltzen ahal dute.

Zer eskaintzen du?

Hona Zerbitzu honek eskaintzen dituen aukerak:

  • Informazioa eskuratzea Iruñeko Udalaren datu-baseetan jasota dagoen kasuan kasuko pertsonaren edo entitatearen gainean.
  • Nork bere kabuz eskura izatea Iruñeko Udalaren informazio orokorra, betiere horretara lehenago harpidetuz gero.
  • Eragiketak egitea, jakinarazpenak jasotzea eta Udalak Karpetan aldian-aldian txertatzen dituen prozeduren administrazio-izapideak egitea.
  • Prozeduraren izapidetze-egoera zertan den kontsultatzeko aukera. Horren bidez, interesdunak gutxienez jakiten ahalko du prozedura zein fasetan dagoen eta zein organo edo unitate arduratzen den prozeduraz, salbu aplikagarria den araudiak informazio horretara heltzeko murrizketarik ezartzen badu.

Arauak eta baldintzak

Norbaitek Nire Herritar Karpeta zerbitzua erabili nahi badu, bere burua identifikatu eta bere nortasuna egiaztatu behar du ziurtagiri digital bat baliatuta. Hori egiteko, Iruñeko Udalaren Administrazio Elektronikoa arautzen duen Ordenantzaren 9. artikuluan ezarritako identifikazio-tresnak erabili ahalko dira.

Herritar Karpetara iristeko, helbide elektroniko honetara jo: https://sedeelectronica.pamplona.es. Behin hara iritsita Nire Herritar Karpeta zigiluko Sartu botoian klikatu.

Erabiltzeko baldintzak

Norbaitek bere ziurtagiri digitala baliatuta Nire Herritar Karpetaren tokira iristen den unean berean erabiltzaile-izaera egozten zaio automatikoki.

Zerbitzu hau erabiltzean fede onaren printzipioari egin behar zaio men, bai eta informazioa zertarako eskatu eta horretarako egokia den informazioa, egiazkoa, osoa eta zehatza, emateko betebeharrari ere.

Hala erabiltzaileak nola Udalak ontzat ematen dute Zerbitzu honen bidezko informazioaren eta agirien elkartrukeak eta eskuz sinatutako inprimakien eta agirien entregak balio bera dutela.

Hala erabiltzaileek Iruñeko Udalarekiko harremanak ahalbidetzeko ematen dituzten datuek -esaterako telefono-zenbakiek, helbide elektronikoek eta beste hainbatek- nola Udalak sektorialki gaztiga diezaien hobesten dituzten aukerek bermerik handienak izanen dituzte, segurtasun, osotasun eta baliagarritasunez bezainbatean, Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan, abenduaren 13koan, eta hori garatzen duten arauetan xedatutakoarekin bat.

Erabiltzaileek konpromisoa hartzen dute Udalari helarazteko, zuzenbidean onartutako edozein bide erabiliz, hala jakinarazpenetarako lehentasunezko bitartekoa aldatzeko eskaerak nola ondorengo jakinarazpenak egiteko edota haiek ukitzen dituzten informazioak jasotzeko bitartekoen eta tokien berri emateko.

Udalak ez du bere gain hartuko Udalari egotzi ezin zaizkion komunikazio-arazo teknikoek eragindako gorabeheren ardura, ezta Udalak kontrolatzen ez dituen komunikazio-sareetan sor daitezkeen hutsuneek edo segurtasun akatsek eta, oro har, ezinbestean sortutakoek eragindakoen ardura ere.

Beste zenbait argibide

Argibideetarako telefonoak: 010 edo 948 420 100 (sakelako telefonotik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero).

Posta elektronikoaren bidez ere bidaltzen ahal diguzu kontsulta, ondoko helbidera: pamplona@pamplona.es

NIRE HERRITAR KARPETA

Hauxe zure gunea duzu, argibideak eskuratzeko, erregistro elektronikora sartzeko eta hainbat izapide egiteko.

Sartu > Zure ziurtagiri digitala baino ez duzu behar

©Iruñeko Udala. Udaletxe plaza, zk.g. 31001 - Iruña (Nafarroa) - 948 420 100 - 948 420 100 pamplona@pamplona.es