Pasar al contenido principal

Egoitza Elektronikoa

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar su visita en la página. Si continua navegando, entenderemos que nos facilita su consentimiento para usar dichas cookies. Si desea más información consulte la política de cookies.

OK | COOKIE-POLITIKA
  1. Egoitza Elektronikoaren Hasiera

Galdera ohikoenak (FAQ)

Zer da Egoitza Elektronikoa?

Iruñeko Udalaren Egoitza Elektronikoa zenbait web-orrik osaturiko bulego birtual bat da, eta izapideak bideratzeko zein kontsultak egiteko balio du. Helburu orokorra herritarrek Udalarekin edozein gestio egin behar duten bakoitzean udal bulegoetara joan behar ez izatea da.

Zer eskaintzen dit Iruñeko Udaleko Egoitza Elektronikoak?

Egoitza elektronikoaren bitartez, edozein pertsonak udal-izapideak egiten ahalko ditu (tasak eta zergak ordaindu, laguntzak eta zerbitzuak eskatu, etab.), eta haiei buruz udal agiritegietan eskuragarri dagoen informazioa (errolda, espedienteak, ordainagiriak, etab.) edo bertako RSS kanalena kontsultatu.

Nork erabil dezake?

Edoizenek. Izapide elektronikoak egiteko baldintza bakarra da adinez nagusia izatea eta Administrazio Publikoen Ministerioak onartutako ziurtagiri digital bat edukitzea.

Nola sar daiteke Egoitza Elektronikoko zerbitzuetara?

Egoitza elektronikoan sartzeko, Udalaren webgunean (www.pamplona.es) egoitzaren loturan sartu baino ez da egin behar.

Zer da RSS?

Web orrietako edukietan izaten diren berrikuntzei buruz ohartarazten duen sistema da; sistema honen bitartez, informazioa zuregana iristen da, zu informazioa bilatzera joan behar izan gabe.

Iruñeko Udalaren egoitza elektronikoko zein RSS kanaletan eman dezaket izena?

Honako hauetan: Lizitazioak, lehiaketak eta deialdiak, enplegu publikoko eskaintzak eta ediktu-taula elektronikoa.

Zer aurkitu dezaket Nire Herritar Karpetan?

Zure ziurtagiri digitalarekin Nire Herritar Karpeta gunera sartzean, Udalarekin egin dituzun izapideei, kontsultei eta komunikazioei buruzko informazioa eta Udalaren jakinarazpenak aurkituko dituzu. Gune horretatik prozedura administratibo berriak ere abiarazten ahalko dituzu.

Zer da jakinarazpen elektroniko fede-emaile bat?

Jakinarazpen elektronikotzat hartuko da Iruñeko Udalak, zuri eragiten dizun erabaki administratibo bat jakinarazteko helburuz, zure Herritar Karpetara bidaltzen duena. Jakinarazpena fede-emailea izan dadin, bi premisa bete behar ditu:

  • Zure esku zein egun eta ordutan jarri zen frogatu ahal izan behar da.
  • Lehenengo aldiz zein egun eta ordutan deskargatu zen frogatu ahal izan behar da.

Zer da izapide elektroniko bat?

Izapide elektroniko bat Administrazioarekin telematika bidez egindako gestio bat da. Interneterako sarrera duen ordenagailu baten bidez, erabiltzaileak gestioak egin ditzake, eskaerak aurkeztu, zergak ordaindu, informazioa elkartrukatu eta jakinarazpenak bidali, besteak beste. Iruñeko Udalaren nahia da herritarrek izapiderik ohikoenak Internet bidez egiteko aukera izan dezaten.

Zer da ziurtagiri digital bat?

Ziurtagiri digital bat nortasun agiri ofizial baten funtzio baliokideak dituen agiri elektroniko bat da; edozein pertsonak egin ditzakeen transakzio elektronikoei balio legala emateko balio du. Beharrezkoa da administrazio elektronikoko zenbait zerbitzuetarako. Ziurtagiri digitala NAN elektroniko berrian sartuta dago; lor daiteke, baita ere, entitate jaulkitzaileen bidez, esate baterako Espainiako Merkataritza Ganberetako egiaztapen entitea eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionala.

Zein ezaugarri eduki behar ditu nire ordenagailuak?

Internetera sartzeko gutxieneko baldintzat dituen edozein ordenagailu balio du, edozein sistema eragilerekin (Windows, MacOS, Linux). Nabigazio programa bat ere (InternetExplorer, Mozilla Firefox, Apple Safari, Google Chrome, Opera) eta Interneterako konexioa behar dituzu, ahal dela banda zabalekoa (ADSL modukoa). Bestalde, ziurtagiri digital bat instalaturik izan beharko duzu.

Etxetik kanpo ere sar nahiteke?

Printzipioz, egoitza elektronikora Interneterako sarrera duen edozein ordenagailu edo gailu mugikorretik sar daiteke, eta, Nire Herritar Karpetara sartzeko, ziurtagiri digital bat behar da. Gomendatzen dizugu gutxieneko segurtasun baldintzak betetzen dituzten ordenagailuak erabiltzeko.

Nabigatzaileaz gain, zein beste programa behar dut?

Hala irakurtzeko nola agiriak sortzeko, Adobe Reader programaren 9. bertsioa beharko duzu. Doanekoa da.

RSS kanalen berriak jasotzeko "albiste irakurle bat" edo rss irakurtzeko programa bat izan beharko duzu instalaturik. Internetetik deskargatzen ahalko duzu baten bat dohainik. Irakurletik abiatuta, zein RSS kanaletan izena eman eta horiek erantsi beharko dituzu; horrela, horietan berritasunen bat antzematen den bakoitzean, horri dagokion titularra jasoko duzu ordenagailuan, informazio osoa eskuratzeko lotura batekin.

Nork erantzuten die nire zalantzei?

Espazio honetan argitara emandako gidak edo galdera ohikoenen zerrendak ez badiete zure zalantzei erantzuten, gurekin harremanetan jar zaitezke.

Nire Herritar Karpeta

Hauxe zure gunea duzu, argibideak eskuratzeko, erregistro elektronikora sartzeko eta hainbat izapide egiteko.

Sartu > Zure ziurtagiri digitala eskuratzea edo Cl@ven izena emanda egotea baino ez duzu behar